MUTE - ARABAKO PLAZETAN, Izarran - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
MUTE - ARABAKO PLAZETAN, Izarran

Orain Bi konpainiak MUTE antzezlana aurkezten du Izarran.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
MUTE
MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”.
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!.
2025/06/22
20:00
Plaza berria
Izarra