null Maitane Jiménez Hernando - Arte eszenikoak 2025

 

Maitane Jiménez Hernando

 

Maitane Jiménez Hernando

 

 

 

 

Maitane Jiménez Hernando naiz, Izarrako dantzari gazte bat, 22 urtekoa. Orain Erromaren iparraldean bizi naiz, Tuscania izeneko herri batean, non Loris Petrilloren SPECIFIC dantza garaikideko programa profesionala dagoen Oraingoa, nire bigarren urtea da programan, eta hemen aukera handiak izan ditut mundu osoko ikasleekin irakaskuntza partekatzeko eta dantzari eta koreografo handien eskolak jasotzeko. 

Joan den ikasturtean udako Intershipa egin zuen Twain Centro di Produzione programaren konpainiarekin, udako denboraldiko ekoizpenetan laguntzeko. Honaino iritsi aurretik, Gasteizko Jose Uruñuela dantza klasikoko kontserbatorio profesionalean titulua eskuratu nuen. 

Egin ditudan dantza garaikideko ikastaro eta prestakuntza guztietatik, ezin dut ahaztu 2021eko udan Santa Cruzeko (Portugal) dantza garaikidearen jaialdian izan nuen egonaldia, non nire bokazioa dantza garaikidea zela ulertu bainuen. 


Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2025era itzuli