Julen Arzamendi Barrutia - Arte eszenikoak 2025 - kulturaraba
Julen Arzamendi Barrutia

Julen Arzamendi Barrutia (2001) zortzi urterekin hasi zen biolin ikasketak egiten, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Bertan egin zituen oinarrizko gradu eta gradu profesionalak, Virginia Esparza, Rebeca Alonso eta Víctor Parra irakasleekin. Ondoren, Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) jarraitu zuen ikasten, non biolineko goi mailako titulua lortu zuen Aitzol Iturriagagoitiaren tutoretzapean.
Gradua 2023an amaitu ondoren, biolin espezializazioko graduondokoa egin zuen, hura ere Musikenen, Iturriagagoitia irakaslearekin.
Prestakuntza garaiaren zehar, Julenek biolin jotzaile ospetsuen eskolak jaso ditu, besteak beste, Tatiana Samouil, Dmitri Makhtin eta Nathaniel Vallois-engandik. Halaber, Parisko Diotima laukoteak eta Ensemble Intercontemporain-ek emandako ganbera musikako eskola magistraletan parte hartu du.
13 urterekin ekin zion orkestra-ibilbideari Euskadiko Ikasleen Orkestran, eta 2018ra arte orkestra horretako kide izan zen. Duela gutxi, Amsterdamgo Kontserbatorioko Orkestra Barrokoarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan aritu da.
Orkestra zuzendaritzan ere interesa zuen, eta Jesus Guridi Kontserbatorioko Bernaola ikasle orkestra zuzendu zuen, 2019ko ikasturte amaierako kontzertuan, eta Juanjo Menaren zuzendari laguntzaile aritu zen Gasteizko San Prudentzio Fundazioaren 50. urteurrenean.
Gaur egun, Codart-en Interpretazio Masterra egiten ari da (Roterdameko Arteen Unibertsitatea) Hed Yaron Meyerson, Lisanne Soeterbroek eta Gordan Nikolić irakasleekin.
Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2025era itzuli