GAZTE TALENT 2024 - Finalak - kulturaraba
Concierto
Concurso
GAZTE TALENT 2024 - Finalak
GAZTE TALENT 2024
Gazte Talent Jimmy Jazz Elkarteko banda noveleen eta bakarlarien lehiaketa da, eta Gasteizko Udaleko gazteria sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntza du.
GAZTE TALENT lehiaketak IX. edizioa beteko du aurten, eta Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
• Gazte Talent saria: 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat
• Laboral Kutxa Gazte Talent Saria: 25 - 35 urteko gazteentzat
I see explosions, Bixonte dort eta Ezoren taldeak abenduaren 4an lehiatuko dira Laboral Kutxa saria eskuratzeko eta hurrengo egunean, abenduaren 5ean, Belgorri, Hugo Serrano eta Pluk Gazte Talent Saria irabazten saiatuko dira. Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira 19:00etatik aurrera eta bietan sarrera doakoa izango da.
- I see explosions: 2022-2023 bitartean sortutako taldea. Agurain eta Gasteizeko bost kidek osatzen dute rock melodikoa jotzen duen talde hau. Taldea bere lehen pausoak ematen ari da eta beraien lehen diska grabatzeko prozesuan murgilduta daude.
- Bixonte dort: Power duo formatuko proiektu berri bat sort dute Igor Cuestak eta Aitor Laraudogoitiak, abentura musikal berri bat, beste proiektuen erritmoak alde batera utzita, konposizio-espazio berri bat sortzeko aukera eman diena Rockaren, stonerraren eta hardcorearen artean mugitzen dira. Beraien esanetan: Musika konposatu eta partekatzeko gogoekin, besterik ez.
- Ezoren: Jon Perez de Heredia 12 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta oso goiz sortu zuen bere lehen taldea. Urteak pasata Azken Aukera rock taldea sortzera heldu ziren. 2018an proiektuari amaiera eman zioten eta aurten Ezoren bezala bueltatu da bakarlari moduan.
- Belgorri: Taldearen lehen pausoak duela bi eman ziren Amurrioko gaztetxean. Ordutik, inguruko herrietan jotzeko aukera izan dute. B Zuzeneko musikaz gain, estudioan ere ibili dira: bi EP argitaratu dituzte, Lehen Taupadak eta ERNETZE(N) Musika estiloa ez dute guztiz nkatuta , izan ere, estilo desberdinak probatu izan dituzte baina rock-a da battez ere lantzen dutena. Orain sorkuntza prozesu batean murgilduta daude, estudiotik pixkat aldendu eta zuzenekoetan eta abesti berriak eraikitzean zentraturik; musika berria sortzen, publikoa alde batera utzi gabe.
- Hugo Serrano: Hugo 17 urteko gasteiztarra da. 15 urterekin hasi zen musika egiten eta hainbat musika-tresna jotzen ditu. Bere estilo gogokoenak rock-a, pop-a, indie-a eta elektronika dira.
- Pluk: 2023ko abuztuan talde bat sortzea erabaki zuten bost gazte arabarrez osatutako metal eta punk taldea. Hasieran beste taldeen abestiak jotzen zituzten beraienak sortzen hasi zirenera arte. Kontzertuak ematen hasi berriak dira eta ahalik eta leku eghienetan jotzea da beraien helburua.
Abenduaren 3a eta 4a
19:00
Jimmy Jazz Aretoa
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4, 01012
Gasteiz
Doan