null GAZTE TALENT 2024 - Izena emateko epea zabalik dago

GAZTE TALENT

GAZTE TALENT 2023. Sei finalistak iragarri dira

Bixonte Dort eta Belgorri taldeak, irabazle  Gazte Talent musika-lehiaketan


Musika-talde eta bakarlari gazteen Gazte Talent lehiaketak ezagutzera eman ditu hamargarren edizioaren irabazleak. Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Jimmy Jazz elkarteak antolatzen dute lehiaketa, Udalaren Kultura Zerbitzuaren, Kulturako Foru Sailaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.

Abenduaren 3an eta 4an Jimmy Jazz aretoan eskainitako emanaldien ondoren, epaimahaiak erabaki du Bixonte Dort duoa eta Belgorri talde arabarra direla aurtengo irabazleak.

Kontzertuak eskaini zituzten 6 finalistetatik, 25-35 urte bitarteko kategorian Bixonte Dort taldea saritu dute Laboral Kutxa Gazte Talent sariarekin, eta 14-24 urte bitarteko kategorian Belgorri taldeak jaso du Gazte Talent saria.

Pluk taldeak irabazi du euskarazko talde onenaren accesita, eta I see explosions taldeak nagusiki emakumez osatutako talde onenarena.

Lehiaketaren hamargarren edizio honetan jasotako 27 proposamenen artetik, hautaketa batzordeak honako hauek hautatu zituen finalerako: I see explosions, Bixonte Dort, Ezoren, Belgorri, Hugo Serrano eta Pluk. Iñigo Eguren (DJ Xerula), Ania Rodríguez soinu-teknikaria eta Jorge González musikari eta managerra izan dira epaimahaikideak. Euren erabakia osatzeko, kontuan hartu ziren kontzertuetara bertaratutako entzuleen botoak.

Talde irabazle bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu, eta aukera izango du Andre Maria Zuriaren jaietan Falerina lorategiko egitarauaren barruan jotzeko, ordainsaria jasota. Accesiten kasuan, talde bakoitzak 500 euro jasoko ditu eta Gazte Plaza ekimenean arituko dira, ordainsaria jasota. Pluk taldeak ArabaEuskaraz jaialdian joko du 2025ean, eta gainera, Jimmy Jazz aretoan antolatuko den musika-egoitza batean parte hartzeko aukera izango du, kontzeptu teknikoak eta ekoizpenekoak finkatzea helburu.

GAZTE TALENT 2021 - Jimmy Jazz Gasteiz

LEHIAKETARI BURUZ

GAZTE TALENT  musika-talde eta -bakarlarien gazteentzako lehiaketak hamargarren edizioa ospatu du eta Araban eta Trebiñun bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Lehiaketa musika-taldeen eta -bakarlarien modalitateetan eta 14-24 urte eta 25-35 urte bitarteko kategorietan egiten da. Salbuespen gisa, banda edo taldeen kategorian, taldeko kideen % 25ek 35 eta 40 urte bitarte izan ditzakete.

Hamargarren edizioa ‘Sortzen’ gazteen sorkuntza-programaren esparruan egin da.

2024ko deialdiaren oinarriak

 

Ikusi oinarriak

 

Gazte Talent 2023

Ihazko edizioan Mehatxu rock metal taldeak Gazte Talent saria irabazi zuen (14 eta 24 urte bitarteko musikarientzat) eta Laboral Kutxa Gazte Talent saria (25 eta 35 urte bitarteko artistentzat) AnneKdotasentzat izan zen. 

Horrez gain, bi accesit eman ziren: Alde batetik “Accésit emakume talde edo bakarlari onenarentzat” Kitzikari egokitu zitzaion. Bestalde, “Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat” Mirotzentzat izan zen.