Arabako Organo Jaialdia 2024 Organoa lau esku eta oinetan - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Arabako Organo Jaialdia 2024 - Organoa lau esku eta oinetan

Kontzertu hau maiatzaren 30etik ekainaren 14ra Gasteizen, Agurainen, Bastidan eta Villabuenan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XXXVIII. edizioaren parte da.
Benantzi Bilbao
Bere kontzertu jarduera biziarekin batera, Alacanteko "Guitarrista José Tomás" Kontserbatorioko organoko irakasle numerarioa da, instrumentu historikoen zaharberritze ugari gainbegiratzen ditu eta hainbat jaialdi eta ikastaro koordinatu, hala nola "Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Eguileor” (UOJE) jaialdia, Busturialdean (Euskal Herria), eta Benidormeko Nazioarteko Organo Jaialdia (FIOB) edo Musicaloxa, biak Valentziako Erkidegoan.
Hainbat grabazio diskografiko egin ditu (RTVE, Lycanus, SEDEM), eta Hiro Kurosaki eta Javier Artigas maisu handiekin, Yehudi Menuhin eta beste zenbait zuzendarirekin, eta "Estil Concertant", "Capella de Ministrers" eta EOS (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa) orkestrekin batera jo du. Aholkulari jardun du zenbait organo zaharberritzeetan (Mundaka, Gernika, Ibarrangelu...) eta hainbat musika jaialdi zuzendu ditu (Els orgues d 'Alacant, "Itxas Soinua", "Monovarko nazioarteko organo jaialdia").
Javier Artigas
Javier Artigas, Zaragozan jaioa, Infantes del Pilar haur abesbatzan hasi zen ikasten. Piano, organo eta klabezin (Sari Berezia) ikasketak egin zituen J. L. González Uriol eta M. Torrent-ekin, eta ikastaroak Radulescu, Alain, Rogg, Houbard eta Schnor-ekin.
Organoari eskainitako jaialdi garrantzitsuenetan kontzertuak eskaintzen ditu, eta Espainiako musika historikoaren espezialistatzat hartzen da nazioartean.
Zaragozako Pilarreko organoen titularra eta Murtziako Katedraleko Merklin organoaren (1854) zaharberritzearen zuzendari artistikoa izan da. Murtziako Karmengo elizako organista da.
Arte Ederretako akademikoa da, Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioko organo eta klabezin katedraduna, EsMuc-eko irakasle gonbidatua eta Darocako Antzinako Musika Ikastaroko eta Saorgeko Semaine de l’Orgue Italien-eko irakaslea, besteak beste.
Darocako Antzinako Musikaren Nazioarteko Ikastaro eta Jaialdiaren zuzendarikidea da.
Programa
Ramón Ferreñac (1763-1832)
Rondó:
Allegro-Presto-Tiempo Primo
Jesús Guridi (1886 - 1961)
“El Caserío”: Preludio y Coro del Primer Acto
Ramón Ferreñac (1763 - 1832)
Sonata 2ª en Sol M (1795)
Giovanni Morandi (1777 - 1856)
Sinfonía marziale: Introduzione,
tema con variazioni e finale
Maiatzak 31
19:00
Santa Maria eliza
Agurain
Doan lekua bete arte