Ephimeros - ARABAKO PLAZETAN, Agurain - kulturaraba
Teatro
Destacado
Kulturaraba
Ephimeros - ARABAKO PLAZETAN, Agurain
Teatro Panta Rhei Antzerkia konpainiak Ephimeros antzezlana aurkezten du Agurain.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
“EPHIMEROS”
bizipen-esperientzia bat da, Naturaren Izpiritua programaren parte dena, eta dagoeneko hainbat esku-hartze garatu dituena 2024ko ekainaz geroztik hainbat jenderentzat. 2025. urtean jarraituko du, kultura-publiko berrietara hurbiltzeko askotariko proposamenekin. Proiektuaren berezitasuna balio natural eta kultural berrien eraikuntzan eta transmisioan datza, artea sektore eta diziplina anitzeko tresna gisa nabarmenduz.
Horrela, kultura eta adierazpen artistikoa orain interesatuta ez dauden publikoengana hurbiltzea bilatzen dugu, hezkuntza-oztopoak, oztopo psikologikoak eta/edo ingurune sozialekoak gaindituz. Produktu kultural erakargarria, garrantzitsua, berritzailea eta irudimentsua sortzea, gaurko munduaren beharrei erantzungo diena. Hori guztia ingurumenaren defentsaren balioetan oinarritutako hezkuntzatik eta aisialdiko ohitura osasungarri berriak sortzetik abiatuta.

2025/09/05
22:00
Agurain


