Eider Martín Bernal - Arte eszenikoak 2025 - kulturaraba
Eider Martín Bernal

2005ean jaio zen Gasteizen, eta 5 urterekin hasi zituen ballet ikasketak Sofía Abaitua dantza eskolan, Raquel Recio irakaslearekin.
Ondoren, Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan sartu zen Oinarrizko Ikasketak eta Ikasketa Profesionalak ikasteko, eta dantza klasikoaren adarrean graduatu zen, Leire Gorostiza, Arantzazu Susunaga eta Sergei Viana irakasleekin.
Ikasketa profesionalak amaitzean, Belgikako International Ballet of Brussels eskolako Professional Training Programan onartu zuten, eta bertan ari da lanean, Vaganova metodoari jarraituz, Anderson Santanarekin (Brasil), Olga Iakovlevskayarekin (Errusia), Kazuko Sumimotorekin (Japonia), Valentin Levalinekin (Errusia) eta Ciro Carcatellarekin (Italia).
Bere prestakuntzan Carmina Ocaña, Antonio Almenara, Celia Dávila, Virginia Larrasquitu, África Guzmán, Mariana Krivenko eta Olga Pavlova irakasle ezagunen eskolak jaso zituen.
Honako leku hauen ikastaroetan parte hartu zuen: Centro Internationale de Danse de Biarritz (Frantzia), Annarella Nazioarteko Dantza Kontserbatorioa Leirian (Portugal) eta Russian Master Ballet Camp.
San Petersburgoko Balletarekin ere egin izan ditu kolaborazioak, bai eta International Brussels Ballet-ekin "El Cascanueces" lanaren antzezpenetan ere.
Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2025era itzuli