null ARTILUSIO - ARABAKO PLAZETAN, Murgian

Teatro

Kulturaraba

ARTILUSIO - ARABAKO PLAZETAN, Murgian

ARTILUSIO - ARABAKO PLAZETAN, Murgian

Markeliñe konpainiak ARTILUSIO antzezlana aurkezten du Murgian. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

“ARTILUSIO” 

Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duen itxura fantastikoko makina handi bat.

Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Bere adina eta osasun egoera delikatua gorabehera, Greta ustekabekoa, bitxia, apetatsua, fantasia zalea… da. Eta makina, bere liburuen fantasia birsortzeko jostailu handia bezalakoa da, Pina, zaintzailea, bere istorioen eta pertsonaien artean korapilatuz. Makinak Gretaren gustuaren araberako fantasiazko egoerak sortzen ditu… Literaturako pertsonaia misteriotsu eta unibertsalak, Mila eta bat gauetako lanpara zoragarriak, eta munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko agertokiak dira.

“Artilusio”, bere pertsonaiekin eta bere makinarekin, liburuak eta irakurketak irudikatzen duten horretan zentratzen da: Lekuz aldatzea, bidaiatzea, urruntzea norberaren barrua aurkitzeko…

 

Arabako PLazetan 2025

Datak

2025/10/05

Tokia

Murgia

laguntzailea