null Arabako Organo Jaialdia 2025. Pilar Cabrera -Gasteiz

Concierto

Kulturaraba

Arabako Organo Jaialdia 2025 - Pilar Cabrera -Gasteiz

Arabako Organo Jaialdia 2025 Daniel Oyarzabal Vitoria-Gasteiz

Kontzertu hau maiatzaren 29tik ekainaren 13ra Gasteizen, Aramaion, Laguardian eta Eskuernagan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XXXIX. edizioaren parte da.

Pilar Cabrera

 

Granadan jaio eta Valladoliden bizi da. Hamalau urte zituela, organista hasi zen Granadako San Matias Eliza Inperialeko organo historikoan. Granada, Malaga, Sevilla eta Bartzelonako kontserbatorioetan eta Düsseldorfeko Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen. Montserrat Torrent (Bartzelona), Daniel Roth (Paris) eta Rosalinde Haasekin (Frankfurt am Main) ikasketak zabaldu zituen.

1984an, Espainiako Musika Gazteen Interprete Gazteen Lehiaketa Nazionalean Organoko Lehen Saria lortu zuen. 1986an Marbellako Blancafort organo handiaren lehen grabazio diskografikoa egin zuen, CBSrekin. Motette enpresarekin kaleratu duen Die Sonnenorgel von Marbella CDak kritika bikainak jaso ditu nazioarteko musika prentsan.

1982tik bakarlari gisa eta hainbat ganbera- eta sinfonia-talderekin batera aritu da.

Organorako egungo konposizioa sustatzeko duen interesa dela eta, Jesús Legido (Valladolid), Miguel Pérez (Málaga), Ronald Watson (Ingalaterra) eta Guido Donati (Italia) konpositoreen lanak estreinatu ditu.

Marbellako Blancafort organoko organista izan da 1986tik 2004ra. 2005az geroztik, kontzertu-jarduera irakaskuntzarekin eta liturgiarekin uztartzen du. Irakaslea da Gaztelako Musika Zentro Ofizialean eta organista San Andres Apostoluaren elizan eta Valladolideko katedralean.

Kontzertista eta pedagogo gisa lan handia egiten du. Organorako errepertorio zabalaren dibulgatzaile sutsua da, eta zuzeneko kontzertuen 45 cd baino gehiago grabatu ditu.

Programa

William Mathias (1934-1992)
Processional
Denis Bédard (1950)
Variaciones sobre “Ubi Caritas”
Johannes Brahms (1833-1897)
Preludio y Fuga en La menor
Jesús Legido (1943)
Canción
(de Ofrenda Lírica, dedicada a Pilar Cabrera)
Marco Enrico Bossi (1861–1925)
Tema y variaciones Op. 115
Jesús Guridi (1886-1961)
Interludio
Henri Mulet (1878-1967)
Carillon-Sortie

 

 

 

Datak

Ekainak 12

Ordutegia

20:30

Tokia

Karmengo Komentuko eliza

Vitoria-Gasteiz

laguntzailea

Prezioa

Doan lekua bete arte

Informazio gehiago

2024 Arabako Organo Jaialdia