Zesarra Gasteizen - kulturaraba
Destacado
Zesarra Gasteizen

1524ko urtarrilaren 5ean, aparteko gertaera bat izan zen Gasteizen. Gaua Agurainen eman ondoren, segizio luzea iritsi zen hirira: entseinak eta zutoihalak zeramatzaten mandatariak, alabardariak eta arkabuzariak, bitxiz apaindutako nobleak zaldi gainean, zalgurdi biziki dotoretuak... Hotsandiko segizio horren buru Karlos I.a gaztea zetorren, enperadore eta erregea, bi hilabetean baino denbora luzeagoan, martxoaren 8ra arte, Gasteizen geratzeko. Garai hartan, Arabako hiriburua gorte bihurtu zen, eta historian lehen aldiz, mundu osoari eragiten zioten politika, diplomazia eta gerren inguruko gaiak jorratu ziren bertan. Erakusketa honetan, aparteko gertaera hura gogoratu nahi da, Zesarraren arrastoari lotutako dokumentu hautatu batzuei esker.
Otsailaren 6tik apirilaren 4ra
Astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara | Ostirala 8:30etik 14:00etara
Kordoi Etxeko areto gotikoa
Aiztogile kalea, 24
Gasteiz