null Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak

Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak - Topaketak 2022

23/03/2022

Topaketak 2022

Ordutegia: 17:00 - 19:00
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Prezioa: Doan

Saio honek tresna praktikoak eskaini nahi ditu sormen- eta kultura-arloko lan profesionalari balioa emateko eta diruarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bateratua sortzeko. Saioaren helburua kulturan lan egiterako orduan aurreiritziak kentzeko klabeetan pentsatzea da: nola lortu beste pertsona batzuek zure lana baloratzea?, nola eraldatu diruaren inguruan ditugun usteak? edo nola eragiten dute sinesmen horiek kulturan aurrekontuak sortzerako orduan?

Saioan, hausnarketa sustatuko duten eta etorkizunean erabakiak hartzeko balioko duten ariketa praktikoekin lan egingo da. Azken batean, Topaketa berri bat proposatzen dizuegu, kultura-sektorearen profesionalizaziorako bidean, enpresa-pentsamendua sustatzeko.

Espero zaituztegu martxoaren 23an, asteazkena, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (1 aretoa). Saioa aurrez aurrekoa izango da eta 17:00etan hasiko da, edukiera mugatuarekin.

Miren Lauzirika

Sormen aholkularia da eta Art for Life! -ren sortzailea. Berrikuntza-prozesuei laguntzen die, eta enpresentzako eta erakundeentzako sormen-gaitasunetan formatzailea da. Halaber, EmakumeEkin emakume ekintzaileen euskal elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea da.

Anima zaitezte!

 

Izen-ematea