Vitoria-Gasteizko 49. Jazz Jaialdirako sarreren zozketa - kulturaraba
Vitoria-Gasteizko 49. Jazz Jaialdirako sarreren zozketa

1.- Erakunde antolatzailea
Arabako Foru Aldundiko Kultur Ekintza Zerbitzuak (IFK: P01000001) nazio mailako zozketa hau antolatzen du (aurrerantzean, "Sustapena"), Internet bidez garatzekoa, "Parte hartzeko baldintzak" atalean xedatutakoaren arabera.
Zozketa honen helburua Instagramgo @kulturarababulego profileko jarraitzaile kopurua handitzea da, baita profila lehendik jarraitzen duten pertsonen leialtasuna saritzea ere.
2.- Hasiera-data eta amaiera-data
Sustapena 2026ko uztailaren 7an hasiko da, 12:00etan, eta 2026ko uztailaren 12an amaituko da, 23:59an.
3.- Parte hartzeko baldintzak eta dinamika
Parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira:
- 18 urtetik gorako pertsonek hartu ahal izango dute parte. Instagramen kontu bat dutenek baino ezingo dute parte hartu.
- Parte-hartzaileek Instagramgo @kulturarababulego eta @jazzvitoria kontuak jarraitu beharko dituzte.
- Parte-hartzaileek iruzkin bat egin beharko dute @kulturarababulego kontuaren Instagramgo argitalpenean.
- Parte-hartzaile bakoitzak behin bakarrik hartu ahal izango du parte. Errepikatutako iruzkinak ez dira kontuan hartuko.
4.- Baldintzak eta sariak
Irabazleak AppSorteos plataformaren bidez aukeratuko dira, ausaz.
Emaitza 2026ko uztailaren 13an jakinaraziko da erakundearen profil sozialen bidez.
Saria Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian Mendizorrotza esparruan emango diren kontzertuetarako bakarkako 16 sarrera izango da, honela banatuta:
- 26/07/15 kontzertua – 6 sarrera: 3 bikoitz
- 26/07/16 kontzertua – 6 sarrera: 3 bikoitz
- 26/07/17 kontzertua – 2 sarrera: 1 bikoitza
- 26/07/18 kontzertua – 2 sarrera: 1 bikoitza
Saria ezingo da eskudirutan edo beste edozein sarirekin trukatu, eta ezingo da aldatu edo ordezkatu.
Erakunde antolatzailea irabazleekin harremanetan jarriko da saria jaso dezaten. Irabazleekin
harremanetan jartzerik lortuko ez balitz 3 egun naturaleko epean, beste irabazle bat izendatuko da.
Zozketa egitea eta saria ematea indarrean dagoen zerga-araudiaren mende dago.
5.- Desgaitzeak
Parte-hartzaileren batek Oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen ez dituela ziurtatuko balitz, edo parte hartzeko emandako datuak baliozkoak ez balira, haren parte-hartzea nulutzat joko da eta automatikoki Sustapenetik kanpo geratuko da, Sustapen honen indarrez emandako sarien gaineko eskubide guztiak galduta.
Erakundeak beretzat gordetzen du zozketa hutsik uzteko eskubidea.
6.- Iruzkinak edo iritziak argitaratzea
Ez da onartuko edukia egokia ez dela uste den iruzkin edo iritzirik, ez eta iraungileak, iraungarriak edo diskriminatzaileak direnik edo hirugarrenen eskubideak urratu ditzaketenik ere.
Era berean, ez da onartuko partikular baten aurkako iruzkinik, ohorurako, intimitaterako (pertsonala nahiz familiarra) eta norberaren irudiko eskubide-printzipioak urratzen dituenik.
Erakunde antolatzaileak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek Sustapenean egindako iruzkinek eragindako kalteen erantzukizunik, baldin eta une horretan beste parte-hartzaile batzuen sentikortasuna mindu badezakete.
Sustapen honetan parte hartzeak, baita parte-hartzaileek argitalpenetan egiten dituzten iruzkinak argitaratzeak ere, ezingo ditu inola ere urratu Instagramgo Arau Komunitarioak ez eta Instagramgo Erabilera Baldintzak ere.
Erakunde antolatzaileak parte hartzeko bide iruzurtiak erabili direla hautemango balu (esaterako, iruzkinetan bot-ak erabiltzea), saria ez zaio esleituko eta Erakundearen jabetzakoa izaten jarraituko du.
7.- Erantzukizunetik liberatzea
Adierazgarri gisa, baina ez mugatzaile gisa, erakunde antolatzaileak ez du bere gain hartuko Sustapen honen garapenean eragina izan dezaketen hirugarrenei egotz dakizkiekeen galeren, lapurreten, atzerapenen edo bestelako egoeren erantzukizunik; halaber, ez du bere gain hartuko parte-hartzaileak Sustapen honetatik lortzen duen sariarekin egiten duen erabileraren erantzukizunik.
Erakundeak ez du bere gain hartzen ezinbesteko kasuetako edo ustekabeko kasuetako erantzukizunik, Sustapena egitea edo saria osorik edo zati batean gozatzea eragotz badezakete.
Sustapen hau ezin izango balitz burutu, dela hautemandako iruzurrengatik, akats teknikoengatik, edo Erakundearen kontroletik kanpo dagoen eta Lehiaketaren garapen normalari eragiten dion beste edozein arrazoirengatik, Erakundeak beretzat gordetzen du lehiaketa bertan behera uzteko, aldatzeko edo etenaldian jartzeko eskubidea, parte hartzeko webgunea barne.
8.- Datu pertsonalen babesa
Zure datuen tratamenduaren erakunde arduraduna Arabako Foru Aldundia da (IFK: P01000001), helbidea Probintzia Plaza, 1, 01001 (Vitoria-Gasteiz) duelarik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (RGPD) ezarritakoaren arabera, parte-hartzaile bakoitzak, Oinarri Legal hauek onartzean, baimena ematen du bere datu pertsonalak haren jabetzako fitxategi batean sartzeko, zozketa kudeatzeko, emaitzak zabaldu eta argitara emateko, eta saria ematea izapidetzeko.
Jakinarazten dizugu sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, tratamenduaren mugapena, eramangarritasuna, ahaztea eta erabaki indibidual automatizatuen biktima ez izateko eskubideak erabil ditzakezula Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus), edo Arabako Foru Aldundiko Erregistro Bulegora zuzenduta (Probintzia Plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).
Beste edozein administrazio-errekurtso edo lege-ekintza baztertu gabe, Parte-hartzaileak eskubidea izango du Kontrol Agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko, bereziki ohiko bizilekoa, lantokia edo ustezko arau-haustea gertatu den tokia duen Estatu kidean, baldin eta uste badu bere datu pertsonalen tratamendua ez dela araudira egokitzen, baita bere eskubideen erabilera ase gabe ikusten badu ere.
Horregatik, parte-hartzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzen berri eman zaiola, eta tratamendua onartzen eta baimentzen duela.dea Probintzia Plaza, 1, 01001 (Vitoria-Gasteiz) duelarik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (RGPD) ezarritakoaren arabera, parte-hartzaile bakoitzak, Oinarri Legal hauek onartzean, baimena ematen du bere datu pertsonalak haren jabetzako fitxategi batean sartzeko, zozketa kudeatzeko, emaitzak zabaldu eta argitara emateko, eta saria ematea izapidetzeko.
Jakinarazten dizugu sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, tratamenduaren mugapena, eramangarritasuna, ahaztea eta erabaki indibidual automatizatuen biktima ez izateko eskubideak erabil ditzakezula Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus), edo Arabako Foru Aldundiko Erregistro Bulegora zuzenduta (Probintzia Plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).
Beste edozein administrazio-errekurtso edo lege-ekintza baztertu gabe, Parte-hartzaileak eskubidea izango du Kontrol Agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko, bereziki ohiko bizilekoa, lantokia edo ustezko arau-haustea gertatu den tokia duen Estatu kidean, baldin eta uste badu bere datu pertsonalen tratamendua ez dela araudira egokitzen, baita bere eskubideen erabilera ase gabe ikusten badu ere.
Horregatik, parte-hartzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzen berri eman zaiola, eta tratamendua onartzen eta baimentzen duela.
9.- Aldaketak eta onarpena
Erakunde antolatzaileak beretzat gordetzen du oinarri sustatzaile hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea, betiere Sustapenean parte hartzen dutenen eskubideei kalterik edo beherapenik eragiten ez dien neurrian.
Zozketan parte hartze hutsak esan nahi du parte-hartzaileak guztiz onartzen dituela Oinarri Legal hauen baldintzak.
Era berean, mota honetako zozketa batean parte hartzeak zozketa garatzen den Instagram sare sozialaren arauak onartzea dakar.
10.- Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
Oinarri legal hauek Espainiako legearen arabera arautuko dira.
Oinarri hauen balorazioari, interpretazioari edo betetzeari dagokionez egon litekeen edozein erreklamazio edo auzi ebazteko, Vitoria-Gasteizko Epaitegi eta Auzitegiak izango dira eskumendunak.
11.- Oharrak
Lehiaketari eta haren oinarriei buruzko edozein kontsulta egiteko, helbide elektroniko honetara zuzendu zaitezke: kulturaekintza@araba.eus.