BISITA GIDATUA: «Hezkuntza-inklusioaren adibide bat: Lantenoko Eskola Zaharren sorrera». - kulturaraba
Ondarearen Europako Jardunaldiak:«Hezkuntza-inklusioaren adibide bat: Lantenoko Eskola Zaharren sorrera».
23/10/2021 - 23/10/2021
Ordutegia: 11:00 / 12:30
Tokia: Lanteno. Eskola zaharrak (Pizparrutxi auzoa, 35).
Prezioa: Aforoa: murriztua. Ezinbestekoa da erreserba egitea.
XIX. mendeak aldaketa sakonak ekarri zituen Arabara. Mundua azkar aldatu zen, eta aldaketa zorabiagarrietara egokitzeko tresna bakarra hezkuntza izan zen. Ez zen beti erraza gure herrietan prestakuntza jasotzea, horregatik, eskola bat eraikitzea beti izan zen albiste ona. Lantenoko eskola ikusgarriak 1897an eraiki ziren María Francisca de Murga y Michelena andrearen y Antonio de Vitórica y Revilla jaunaren eskuzabaltasunari esker.
Bisita ez da iraganerako ibilbide malenkoniatsua izango, gaur egun arautu gabeko kultura- eta hezkuntza-jarduera handia baitu eraikinak. Lantenoko Kontzejuari eta Valle de Llanteno Elkarte Artistikoari esker, eskoletan tailerrak, ikastaroak eta erakusketak egiten dira, bailarako biztanleak diziplina desberdinetan trebatzeko.
Gida: Luis Padura Elorza a (Valle de Llanteno elkarte artistikoa).
PIzena emateko epea: jarduera hasi baino 48 ordu lehenago arte.
Erreserba: : 945101070 / info@kalearte.com
Organiza : Valle de Llanteno elkarte artistikoa eta Lantenoko kontzejua.
Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak/europako-ondare-jardunaldiak