null Txikifolk: La chica charcos eu

Txikifolk: La chica charcos

11/12/2022 - 11/12/2022

Txikifolk: La chica charcos

Ordutegia: 12:00
Tokia: Felix Petite Antzokia
Prezioa: 5€

Txikifolk: La chicha charcos

 

Data: 2022ko abendua 11

Ordua: 12:00

Lekua: Felix Petite Antzokia

Prezioa: 5€

Aitzina Folk jaialdi solidarioa bere hamargarren edizioa handitasunez ospatzen ari da, kontzertu paregabeekin, tokiko eta nazioarteko artistatzarrekin, lantegiekin eta ezustekoekin. Programa osoak 20 jarduera baino gehiago ditu adin guztietako publikoarentzat, zeinak 2022ko urritik 2023ko urtarrilera bitartean Gasteizko hainbat espaziotan egiten ari baitira. Aurten,  familientzako bi kontzertu eskainiko dira Txikifolk-ekin.

Aitzina Folk-aren hasierako helburuak duela hamar urteko berberak dira oraindik ere: musika, dantza, folka eta kultura tradizionala hedatzea, eta ataxia telangiektasiaren ikerketa bultzatzea, zeina gaixotasun arraro, genetiko eta neurodegeneratiboa baita, tratamendurik eta sendaketarik ez daukana, eta desgaitasun larria eta minbizi probabilitate handiagoa eragiten duena

LA CHICA CHARCOS

Errebeldia, umorea, abentura, festa, bizitza. Errezeta honen osagaiak hauek dira:  antzerki pittin bat, txotxongiloak eta barre kiloak.

Erritmo tradizional eta modernoko melodiak, dagoeneko ereserkiak direnak, hala nola “Sube aquí”, “No quiero ser princesa” edo “Mi camino” " dira bere lehen bi diskoetako kantuetako batzuk.

Hiru urtez ikuskizun honekin Espainiako geografia osoan zehar biraka ibili ondoren, LA CHICA CHARCOS talde mantxatarra Aitzina Folkera iristen da zu dantzarazteko, abesteko, salto egiteko... Nahi duzun moduan bizitzeko.

"Con Katiuskas y a lo loco" kantu bat da, zure barruan dagoen eta zaren bezalakoa izateko leku bat aurki dezakeen pertsona horri egindako dei bat.

Sarrerak salgai

Informazio gehiago