Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa - kulturaraba
Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea
25/09/2019 - 18/12/2019
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Tokia: Montehermoso kulturgunea
Prezioa: Doan
Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.
Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta LABORAL Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.
Topaketak programa
Irailaren 25a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Lehiaketa publikoak eta dirulaguntzak
Irakaslea: Aitzol Batiz
Saioren helburua dirulaguntzak lortzeko prozesuaren berri ematea da. Non argitaratzen diren eta nola ulertu behar diren azaltzetik hasita, nola aurkeztu eta justifikatu behar diren arte.
Aitzol Batiz AISILAN XXI, S.L. enpresaren sustatzaile, bazkide fundatzaile eta koordinatzaile nagusia da, KULTIBA cambios culturales kultura aholkularitzako kooperatibaren koordinatzailea, eta Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko KARRASKAN elkartearen batzorde eragilearen kidea.
Urriaren 30a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Fiskalitatea kultura sektorean
Irakaslea: Luis Hidalgo
Eragileei beren proiektu eta entitateekin lotuta lege eta zerga arloetan sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira jardunaldian.
Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kudeaketako masterra ditu. 2004tik 2013ra arte CANen zenbait bulegoren zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK enpresaren bazkide langilea da.
Azaroaren 27a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Irakaslea: Teklak
Kultur proiektuetatik herritarrekiko harremana nola landu aztertuko da. Audientzien garapenaz ikuspegi holistiko batetik hausnartuko da, kultura antolakundeen lan-ildo ezberdinekin lotuz: sorkuntza, bitartekaritza, komunikazioa, programazioa, etab.
Teklak estudio bat da, sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten eragileei proiektuak aktibatzen eta sendotzen laguntzen diena.
Abenduaren 18a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Kulturarekin lotutako enpresa gisa, finantzaketa lortzeko moduak
Irakaslea: IƱaki Ruiz de Balugera, LABORAL Kutxa
Kulturarekin lotutako enpresentzat eta sorkuntza proiektuak (ideia edo garapen fasean) dituzten pertsonentzat dauden finantzaketa-eredu ezberdinak landuko dira.
Saio guztiak Montehermoso kulturgunean izango dira. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda, helbide honetan: http://www.kulturaraba.eus
KULTARARABA BULEGOA, MUGIMENDUAN
Hiriburuan aurreikusitako ekintzez gain, kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko bulegoak Arabako gainerako lekuetan ere indartuko du bere presentzia. Horretarako, datozen hilabeteetan zenbait bisita egingo ditu Arabako zenbait herritan, inguruan diharduten eragileei beren zerbitzuen berri emateko.
Nola eskuratu Kulturaraba Bulegoaren zerbitzuak?
Aurrez aurre: Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, 5, Gasteiz.
- Astelehen, astearte eta ostegunetan, 10:00 - 14:00.
- Asteazkenetan, 16:00 - 20:00.
Posta elektronikoz: kulturaraba@araba.eus
Telefonoz: 945 18 19 92
Informazio gehiago: www.kulturaraba.eus