null Araban kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzak

Convocatoria de subvenciones para el desarrollo de programa de exhibición y difusión cultural y festivales en el THA y Enclave de Treviño

Convocatoria de subvenciones para el desarrollo de programa de exhibición y difusión cultural y festivales en el THA y Enclave de Treviño

Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura elkarteek, kultura enpresek, udalek eta kuadrillek sustatutako kultura erakustaldi eta hedapeneko programak eta jaialdiak garatzen laguntzea.

Nori zuzendua

Erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
 

Bi dirulaguntza modalitate ezartzen dira:

  1. modalitatearen kasuan, profesional autonomoak, kultura sektoreko enpresak eta kultura elkarteak.

  2. modalitatearen kasuan, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.

 

Dirulaguntzen aurrekontu egozpena, zenbatekoa eta muga

1. Deialdiaren zenbateko 200.000,00 eurokoa da.

2. Honela banantzen da deialdiaren zenbatekoa:

  • 1. modalitatea: autonomoek, kultura sektoreko enpresek eta kultura elkarteek sustatutako programak eta jaialdiak: 150.000,00 euro. 

  • 2. modalitatea: Udalek eta kuadrillek sustatutako programak eta jaialdiak: 50.000,00 euro. 

Funtsak bi modalitateen artean banatu ahal izango dira, dagokion ebazpenaren bidez, betiere deialdiaren aurrekontu osoa errespetatuz.

3. Diruz lagun daitekeen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa.

Ez dute dirulaguntzarik jasoko, balioetsi eta gero 800 eurotara heltzen ez diren eskaerek.

3.1 Profesional autonomoek, kultura sektoreko enpresek eta kultura elkarteek sustatutako programa eta jaialdien kasuan, emandako dirulaguntzak ezin izango du gainditu eskatutako zenbatekoa, ez eta diruz lagun daitekeen programaren aurrekontu osoaren ehuneko 75 ere, eta erakunde eskatzaileak ziurtatu beharko du gainerako ehuneko 25a eskura daukala. Nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da erakunde bakoitzeko, eta programa bana aurkeztu ahal izango dute eskatzaileek.

3.2 Udalek eta kuadrillek sustatutako programa eta jaialdien kasuan, emandako dirulaguntzak ezin izango du gainditu eskatutako zenbatekoa, ez eta diruz lagun daitekeen programaren aurrekontu osoaren ehuneko 60 ere, eta erakunde eskatzaileak ziurtatu beharko du gainerako ehuneko 40a eskura daukala. Nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da erakunde bakoitzeko, eta programa bana aurkeztu ahal izango dute eskatzaileek.

 

Eskabideak aurkeztea

  1. Eskabideak betetzeko eskuragarri dagoen eredu espezifikoari egokitu beharko zaizkio.

  2. Eskaerak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzenduko zaizkio eta toki hauetako batean aurkeztu beharko dira:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.

  • Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 14.2 artikuluan xedatutakoa betez, betiere honako hauek behartuta egongo dira nahitaez telematikoki aurkeztera, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez (egoitza.araba.eus/eu/-/kultura-eta-jaialdiak-erakutsi-eta-zabaltzeko-programa-garatzeko-dirulaguntzak): pertsona juridikoak; nortasun juridikorik gabeko entitateak; diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, bai eta jarduera hori dela eta egin behar dituzten izapideetarako ere; eta Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.

 

Argibide gehiago

  •   Kultura eta Kirol Saila / Departamento de Cultura y Deporte

  Plaza de la Provincia 5, 3º. 01001 Vitoria- Gasteiz
  945 181818  luz. /ext. 52289; 52284

  •   KulturAraba Bulegoa

Jesusen Zerbitzariaren Fundatzaikeak 5, Gasteiz. (Aurrez aurreko arreta hitzorduarekin)
945 18 19 92 kulturaraba@araba.eus

 

2021eko deialdia

Aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 29tik abuztuaren 3ko 14:00ak arte