null Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak garatzeko laguntzak

Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak garatzeko laguntzak

Ayudas ayuntamientos

Deialdi honen bitartez, dirulaguntzak eman nahi dira, lehiaketa bidez, eta horren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean udalek eta kuadrillek 2020rako sustatutako kultura ekimenak garatzekolaguntzak ematea, betiere emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen dutenak babestuta, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onesten dituen Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera.

 

Eskabideak aurkeztea eta epea:

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra, Probintzia plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz

Bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan.Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
 

 

Informazio gehiagorik:

Kultura Ekintza Zerbitzua / Servicio de Acción Cultural

Plaza de la Provincia 5, 3º. 01001 Vitoria- Gasteiz

945 181818  luz./ext. 52282

 

Hartzailea:

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak, salbu eta Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla.

 

Diru zuzkidura

2020: 75.000 €
2019: 50.000 €

Egoera: zabalik. Aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1etik 30era arte.