SORTEGIN PROGRAMA - kulturaraba
SORTEGIN PROGRAMA

Urriak 24
Laudio
Aurtengo TOPAKETAK programaren barruan, KulturAraba Bulegotik Prestakuntza-jardunaldi berezi honen IV. edizioa antolatzen ari gara, oraingoan, Laudion.
Norentzat?
Araban proiektu bat edo proiektu bat abian duen edozein pertsona edo profesional sortzaile/kulturali zuzendua.
Zertarako?
Ideia eta diseinu ikastaro trinko gisa planteatzen da, bere sustraietatik kultur proiektu iraunkorrak eta jasangarriak lantzeko.
Edizio honetan, kultur proiektu bat diseinatu, (ber)pentsatu eta sortzerakoan kontuan hartu beharreko alderdietan sakontzen jarraituko dugu, lasaitasunetik abiatuta, prozesuei garrantzia eta lekua emanez.
Metodologia
Metodologia parte-hartzailea eta sortzailea izango da. Banaka eta taldeka lan egingo da, elkarrekiko ikaskuntza eta entzutea bultzatzeko.
Zer sartzen da?
- 6 orduko formakuntza
- Bazkaria - menua: Bazkaria eskainiko zaie parte hartzen duten guztiei
- Ekintza sortzaileak
Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Edozein kontsulta edo zalantzarako: kulturarababulegoa@araba.eus