null Jardín Remoto Experience Egile Argazkigintzaren II. Sinposio Nazionala Langraiz Okan egingo da

Jardín Remoto Experience Egile Argazkigintzaren II. Sinposio Nazionala Langraiz Okan egingo da

Jardín Remoto Experience Egile Argazkigintzaren II. Sinposio Nazionala Langraiz Okan egingo da

Ekitaldiak estatuko argazkigintza arloko 14 erreferente izango ditu    

Lehenengo jardunaldiak Arabako argazki-eskola nagusietako ikasleen lanak ezagutzeko aukera eskainiko du, izena aurretik eman dutenentzako saio ireki batean


2024ko Jardín Remoto Experience Egile Argazkigintzaren Sinposio Nazionalak bere 2. edizioa beteko du Arabako Langraiz Oka herrian, 2023an Gasteizen lehenengo edizio arrakastatsua egin ondoren. Ekitaldia Jardín Remoto, Metaverso de la Fotografía eskolak, FotoGasteiz argazki eta inpresio artistikoko estudioak eta Revelare Kolektiboak (ArabaClick) antolatu dute. Vital Fundazioaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa dute, baita Iruña Okako Udalaren laguntza ere.

Jardín Remoto Experience sinposioaren zuzendaria Gustavo Bravo argazkilari, argazkigintza irakasle eta komisarioa da, eta koordinazioa eta komunikazioa Sandra Remón kazetari arabarraren esku dago. 

El metaverso de la fotografía lelopean, Jardin Remoto Experience ekitaldien urteko egutegi baten parte da. Egutegi horrek, Arabaclick ekimena ardatz duela, Lurraldeko eskola nagusien arteko ekintza koordinatu bat bideratzen du, argazkigintzarekiko grina nahiz argazkigintza-, arte-, dokumentu- eta egile-proiektuen garapena sustatzeko.

Hitzaldietan estatuko gaur egungo argazkilari garrantzitsuenetako 14 arituko dira: José Manuel Navia (Piedad Isla saria 2021), Aleix Plademunt (Argazki-liburu onenaren saria 2023, Matter lanagatik), Laura San Segundo (2023ko Fotolibro saria < 40), Ricardo Cases (Madrilgo Erkidegoko Kultura Saria 2017), Ruth Montiel Arias (Animalien Eskubideen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Saria. México 2024), Tono Arias (2023ko Mallorca Argazkilaritza Garaikidearen Saria), María Azkarate (2020ko Baffest Saria), Laura Donate, Mati Martí eta Blanca Sanfélix (Tapas Duras, ADCV Argitaletxea Urrezko Saria: Liburua eta Bilduma), Marta Momu (2023ko Jardín Remoto Lehiaketa Saria) eta Pascual Arnal, Maialen Lacalle (IDarte) eta Gustavo Bravo argazkilari eta Argazki-narratiban irakasle espezializatuak, bertaratuen portfolioak berrikusiko dituztenak.

Hitzaldiak Langraiz Okako Menesianoen komentuko antzokian egingo dira.  Parte hartzeko modu bi daude: online eta aurrez aurre. Online aukerak 85 euroko prezioa du, eta streaming bidez zuzenean ikus daiteke, iruzkinen eta galderen bitartez parte har daiteke, eta edukiak 365 egunez edonon ikus daitezke. Aurrez aurreko aukeran sartzeak 95 euroko prezioa du (ostatua eta gosaria barne), eta horiei networking-lunch aukera gehitzen zaie, hizlariekin are gehiago konektatzeko. Gainera, gazte txartela duten ikasleek tarifa murriztuak izango dituzte (kontsultatu antolatzaileekin info@jardinremoto.net  helbidean).

Jarduerarik interesgarrienetako bat igande arratsaldean izango da, komentuko agoran. 14 hizlariek eta irakasleek Egile Esperientzian parte hartzea erabakitzen duten argazkilarien portfolioak berrikusiko dituzte. Jarduera honek beren proiektu artistiko edo pertsonaletan sakondu eta aurrera egin nahi duten pertsonei hobetzen lagunduko die. Benetako murgiltze sortzailea izango da, Estatuko argazkilari onenekin batera.

Antolakuntzak parte hartzeko doako saio bat aurreikusi du ekainaren 8ko arratsalderako, ostirala, Langraiz Okako gizarte-etxeko antzokian Arabako honako eskola hauekin: Jardín Remoto, Metaverso de la Fotografía eta IDarte, Arte eta Diseinuko Euskadiko Goi Eskola Publikoa. Saio horretan, eskola bakoitzeko hainbat ikaslek 15/20 minutuz beren lanak aurkezteko aukera izango dute, baita jendearen harrera bertatik bertara ezagutzeko aukera ere. Egun horretako arratsaldean, Jardín Remoto Books argazki-liburu bilduma aurkeztuko da eta txalaparta emanaldia izango da Kolpez Kolpe taldearen eskutik.

Sinposio osoan zehar, komentuan Espainiako argazki-liburu dendarik ospetsuena egongo da: Dispara. Denda horrek nazioko eta nazioarteko argazki-liburuen azken nobedadeak ekarriko ditu eta argazki-liburuen gomendioen bila ari diren sinposioan parte hartzen duten guztiei aholkularitza pertsonalizatua eskainiko die. 

 

PROGRAMA OSOA