null Larunbat musikalak. Rioja Filarmonía

Concierto

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Rioja Filarmonía

Larunbat musikalak.  Uin Duo

Abisua OHARRA: Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2025ko Larunbat musikalen programazioak azaroan Arte Ederren Museoan RIOJA FILARMONÍA  bikotea aurkeztuko digu. 

Rioja Filarmonía 

Rioja Filarmonía 2014an hasi zen lanean, helburu argi batekin: musikari eta artista gazteen belaunaldi berri baten adierazpen artistikoa sustatzea eta zabaltzea. Diziplinarteko ikuspegitik, Rioja Filarmoníak lekua ematen die Espainiako eta nazioarteko kontserbatorioetan eta unibertsitateetan prestatutako talentu berriei. Rioja Filarmoníaren indarguneetako bat moldakortasuna da, gaitasun handia baitu egiten ari diren proiektuetako bakoitzera egokitzeko. Urte hauetan zehar, ia ehun instrumentistak hartu dute parte bakarlari gisa edo hainbat ganbera taldetan, Antzinako Musikaren Akademian, Musika Garaikideko Ensembles-en, Ganbera Orkestran edo Orkestra Sinfonikoan.

Bere helburuak lortzeko, erakundeak hainbat proiektu garatzen ditu, denboraren poderioz finkatuz joan direnak: Errioxako Musika Garaikidearen Jaialdia, dibulgaziozko kontzertuak familian, topaketak kulturan garrantzi handia duten bakarlariekin edo pertsona ospetsuekin, eskualdeko musika ondarearen zabalkundea, solasaldiak, hitzaldiak eta tailerrak musika publiko guztietara hurbiltzeko.

Eduardo Moreno San Pedro (klarinetea)

Eduardo Moreno jakin nahi handiko musikaria da, eta bere jarduera hainbat eremu desberdinetan garatzen du, hala nola interpretazioan, ikerketan edo konposizioan.  Musikako goi mailako ikasketak egin zituen eta klarinete historikoaren interpretazioan espezializatu zen Eric Hoeprich-ekin. Laguardiako Udal Musika Eskolako eta Laguardiako Musika Elkarteko zuzendari plaza lortu zuen oposizio-lehiaketa bidez. Berrehun konposizio baino gehiagoko katalogo zabal bat biltzen du: ganbera musika, jazza, folklorea, banda musika edo musika sinfonikoa.

 

Marcelo Escrich (kontrabaxua)

Argentinan jaio zen, eta gitarra klasikoko ikasketak egin zituen bertan, eta, ondoren, kontrabaxu klasikokoak. Geroago jazzaren eremura zuzendu zuen bere prestakuntza, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Jazzeko goi mailako titulua eskuratu zuen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, berriz, Musika Gaitasunen Garapeneko Masterra. Hainbat taldetako kide izan da, eta haiekin Espainiako jaialdi eta kontzertuetan parte hartu du, baita Argentinan, Portugalen, Frantzian, Alemanian, Polonian eta Tunisian ere. New Mood Trío taldearekin, 2008an, Madrilgo Canal de Isabel II Fundazioak antolatutako Entzunaldi Lehiaketaren lehen saria lortu zuen. Gaur egun, kontrabaxuko, jazzeko eta inprobisazioko irakaslea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Jorge Nicolás Manrique (narratzailea, errezitatzailea)

 

Goi mailako tituluduna da Orkestra Zuzendaritzan eta Organoan CSMAn, eta Musika Ikerketa eta Kultura Kudeaketako Masterra ere badu. Zuzendari eta interprete gisa duen moldakortasunari esker, talde askorekin eta hainbat formatutan lan egin ahal izan du. Bost urtez OCAZEnigmarekin lan egin ondoren (haiekin koordinatu eta zuzendu zituen Kontzertuak Familian zikloko hainbat kontzertu), 2014an Errioxako Filarmonia Zuzendaritza Artistikoaren agintaritzan jarri zen, eta emakume famatuen figura zabaltzeko eta balioesteko proiektuak nabarmendu ziren, hala nola María Dolores Malumbres konpositore alfararrarena eta María de la O Lejárraga idazle, politikari eta antzerkigilearena. Egun, Kordobako "Rafael Orozco" Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Koru Zuzendaritzako katedra bat betetzen dago, eta sarritan egiten ditu kontzertuak eta kolaborazioak.

UNA MAÑANA EN LA GLORIA

Gure soinu-bidaia ez da kontzertu bat, bilaketa bat baizik, beste soinu batzuetarantz doan bide bat, Poesiaren eta Musikaren arteko katarsi prozesu bat.

Idazle garaikideren batengan poesia eta bizitza harremanak agerikoak badira, Gloria Fuertesengan izango litzateke, zalantzarik gabe. Bere lana, errealitatearekin duen harremanean, ezinbesteko testigantza da, sentitua eta sakonki gizatiarra.

Errezitaldi musiko-poetiko honetan Gloriaren ekoizpen poetikoaren ezaugarri izan diren gai nagusiak jorratuko dira: sufrimendua, bakardadea, maitasunaren ilusio iheskorra, mugarik eta baldintzarik gabeko entrega, umorea eta salbazioa poesian, edertasunaren sortzailea.

Haren bertsoak musikaz beteta daude, eta gure musika bertsoz beteta, emozioz beteriko ibilbide lasai batean Gloriaren obra zeharkatuko dugu, beste emakume batzuek idatzitako musikarekin edo beste emakume batzuek eragindako emozioetatik sortutako musikarekin lotuz.

 

De sentirme un instrumento,

yo sería una guitarra,

una cuerda para mi locura,

otra para mi nostalgia

y las tres restantes para,

para parar con bordones

la saeta de tu marcha.

(Juego, Gloria Fuertes)
 

EGITARAUA


Milonga de mis amores
So nice (Brasil)
Soledad y el mar (Mexico)
You are too beautiful
The lion sleeps tonight (África)
The days of wine and roses (EE. UU.)
Alfonsina y el mar (Argentina)
La vie en rose (Francia)
La flor de la canela (Peru)
Lágrimas negras (Cuba)
Poinciana (Madagascar)
When you´ar smiling (EE. UU.)

 

 

Edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak azaroaren 1eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

 

Datak

2025/11/08

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak azaroaren 1eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.