null Larunbat musikalak. Arriaga bikotea.

Concierto

Destacado

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Arriaga bikotea.

Larunbat musikalak. Arriaga bikotea.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2024ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

Larunbat musikal honetatik aurrera eta edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak abenduaren 7ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

 

ARRIAGA BIKOTEA

ANDER MARZANA · Pianoa

UNAI SÁNCHEZ · Biolontxeloa

 

PROGRAMA

•    Nadia Boulanger:
Biolontxelorako eta pianorako hiru pieza
I. Modéré
II. Sans vitesse et a l'aise
III. Vite et nerveusement rythmé

•    Sergei Rachmaninov:
Sonata en sol menor, Op. 19
I. Lento – Allegro moderato
II. Allegro scherzando
III. Andante
IV. Allegro mosso

•    Astor Piazzolla:
El gran tango

 

ANDER MARZANA

Terrassan (Bartzelona) jaio zen 2000. urtean. Alexandra Hawrylak amonak irakatsi zion, etxean, pianoan lehen notak jotzen. Geroago, Andrés Isasi Musika Eskolan sartu zen eta Natalia Cordero maisuaren eskolak jaso zituen. Hark prestatu zuen 2013an Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan sartzeko, non prestakuntza jaso baitzuen Agustín Vergara eta Marta Cara maisuen zuzendaritzapean. Gradu profesionala 2017an amaitu zuen kalifikaziorik onenekin, eta goi-mailako gradura sartu zen Miguel Ituarte maisuarekin. Beste lau urte ikasten eman eta gero, Musika Interpretazioko Gradua eta Ikasketa Amaierako Saria eskuratu zituen 2021ean. Pianoko prestakuntza osatzeko, Musikaren Pedagogiako masterra egin zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR) 2022an, batez besteko bikain notarekin, eta Deustuko Unibertsitatearen Gazte Ekintzailetzako Programan beka jaso du, bere proiektuak gauzatzeko eta enpresa prestakuntza eta aholkularitza jasotzeko.


Ander Marzanak lehiaketa askotan parte hartu du bere ibilbidean, eta hainbat sari lortu ditu. Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketakoak izan ziren irabazi zituen lehenak: saria jaso zuen pianoan (2015ean eta 2016an), ganbera musikan (2017an, bere lankide Aimar Tobalinarekin batera) eta konposizioan (2017an). Nazio mailan, lehen saria lortu zuen Jacinto Guerrero XXIX. Piano Lehiaketa Nazionalean (2016), pianista onenaren saria Zentroen arteko XIV. Melomano Lehiaketan eta lehen sariak Talavera de la Reinako Mozart Lehiaketako piano atalean (2017) eta konposiziokoan (2017). Nazioarteko lehiaketetan ere parte hartu du, hala nola XX. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan (2017), zeinean bigarren geratu baitzen; eta I. Casio Celviano Grand Hybrid Nazioarteko Piano Lehiaketa-Kontzertuan (2019), zeinean lehen postua bereganatu baitzuen.


Gradu profesionala lortu zuenetik, Ander Marzanak ekitaldi askotan parte hartu du. 2018an, Mendelssohn-en 1 zenbakiko Kontzertua jo zuen Euskadiko Ikasleen Orkestrarekin (EIO), Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean. Harrezkero, bere errepertorioa aurkeztu du estatuko zein nazioarteko kontzertu ziklo garrantzitsuetan, besteak beste: Musika Hamabostaldia (2018an eta 2019an), Musikari Gazteak (2018an, 2019an eta 2021ean), Juan March Fundazioa (2018an) eta Donostia Musika (2020an). Gainera, elkarlanean aritu da kontzertu garrantzitsuetan, hala nola Fair Saturday-ren inaugurazio ekitaldian (2021ean eta 2022an), José R. Pascual-Vilaplana-ren zuzendaritzapean. Ekitaldi horretan, bakarlari gisa interpretatu zuen Rachmaninov-en Paganiniren konposizio bati buruzko rapsodiaren XVIII. bariazioa, beste obra sinfoniko batzuen artean.
Bilboko Koral Elkarteko pianista gisa, ahots musikako zikloetan parte hartu du, hala nola Bizkaia Kantuan-en (2022) eta Bilboko Korala Gertutik-en (2023), Zallako Musika Astea (2022) eta Gau Zuria (2023) jaialdietan eta kontzertu garrantzitsuetan, besteak beste Gabonetako Soinuak-en Euskaldunan eta Aita Menniren eta San Juan de Diosen 125. urteurrenean Kursaalen. Era berean, Zubiaurreren La Pasión lanaren estreinaldiko grabazioan parte hartu zuen, Santa Monika monasterioan, Enrique Azurza maisuaren zuzendaritzapean.


Duela gutxi onartu dute pianoko master bat egiteko Hagako Errege Kontserbatorioan, eta kontzertuak ematearekin batera musikako amaierako ikasketak egiten ari da, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka batekin.


Gaur egun, Ander Marzana Candlelight Concerts frankiziaren pianista nagusia da Bilbon, Donostian eta Comillasen, eta Unai Sánchezekin lan egiten du Arriaga duoan: biolontxelo eta pianoko ganbera musikako proiektua da, dagoeneko areto garrantzitsuetara iritsi dena, hala nola Donostiako Orfeoiaren egoitzara edo Leongo Eutherpe fundaziora.
Unai Sánchez
 

UNAI SÁNCHEZ

Bilbon jaio zen 2001ean. Biolontxelo ikasketak Bilboko Koral Elkartean hasi zituen, Gabriel Negoeskurekin, eta Bilboko J. C. Arriaga Kontserbatorioan, Itziar Atutxarekin eta Itziar Basagoitiarekin. Belén Fernándezen eta María Casadoren eskolak ere jaso zituen. 2019an, goi-mailako ikasketak hasi zituen Musikenen, Asier Polo eta María Casado maisuekin, eta 2023an graduatu zen, Pavel Gomziakov maisuarekin batera. Gaur egun, kontzertuen espezializazioko master bat egiten ari da Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Frankfurt am Main (HfMDK) unibertsitatean.


Bere prestakuntza osatzen du izen handiko txelo jotzaileen eskola magistralekin, hala nola X. Gagnepain, R. Pidoux, M. Mostert, M. Mostert, J. den Herder eta G. Pastrana.
7 urtez Euskadiko Ikasleen Orkestrako (EIO) titularra izan da, eta Kataluniako Gazte Orkestra Nazionalarekin (JONC) eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) lankidetzan aritu da, besteak beste. Gainera, 2018an Ohorezko Aipamena jaso zuen Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketan, eta bakarlari gisa debutatu zuen 17 urterekin, Jesus Guridi Orkestrarekin. Bakarlari jardun du Bilboko J. C. Arriaga Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Katedraleko Musika Kaperarekin ere, besteak beste.


Hainbat musika jaialditan parte hartu du, "Nazioarteko Maisu Handien XVII. Zikloa (2023)" izenekoan, esate baterako; baita Bilboko Euskalduna Jauregian, Sociedad Bilbainan, Guggenheim Museoan, Campos Elíseos Antzokian, Victoria Eugenia Antzokian, Shigeru Kawai Centerren, Leongo Auditoriumean eta Madrilgo Cibeles Jauregian ere, besteak beste,  eta beste herrialde batzuetan ere bai, hala nola Alemanian eta Italian.
Ganbera musikari gisa, hainbat proiektutan parte hartu du, eta Quator Diotima eta Meesung Hong Coleman-en (ganbera maisua Anton Bruckner Privateuniversität-en) eskola magistralak jaso ditu.

Datak

2024/12/14

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak abenduaren 7ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.