null Larunbat musikalak. Pianoa lau eskutara.

Concierto

Música

Cultura

Larunbat musikalak. Pianoa lau eskutara.

Larunbat musikalak. El pincel mágico

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2024ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

Pianoa lau eskuetara

Mentxu Pierrugues pianoa

Susana García de Salazar pianoa

 

EGITARAUA / PROGRAMA

TRES MÁS TRES (Cuatro manos)

Trois préludes sur des airs populaires irlandais...................... Reynaldo Hann (1874-1947)

The little red lark

My love´s an arbutus

The willow tree

Le songe de Cléopâtre............................................................ Mélanie Bonis (1858-1937)

Esquises d’une après-midi basque...................................... Emiliana de Zubeldia(1888- 1987)

Vers le bois

L´écho dans la montagne Sous le vieux roble

La petite fleur solitaire

Un souvenir d´Usandizaga - Au bord du ruisseau

Retour à la maison

Summer dreams.................................................................... Amy Marcy Beach (1867-1944)

The brownies Robin Redbreast Twilight

Katy-dids

Elfin tarantelle Good night

Sonata para piano a cuatro manos......................................... Francis Poulenc (1899-1963)

  1. Prelude
  2. Rustique
  3. Final

De “Suite Dolly”........................................................................ Gabriel Fauré (1845-1921)

Berceuse Mi-a-ou

Le pas espagnole

 

MENTXU PIERRUGUES
Gasteizen jaio zen, eta Jesús Guridi Goi-mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Pianoko goi-mailako titulua lortu zuen, kalifikazio altuenekin.
Piano interpretazioko eta ganbera musikako hainbat ikastarotan parte hartu du, besteak beste, Elsa Kolodin, Fréderic Gevers, Tibor Szauz, Albert Nieto, Ann Walxmann eta Luis Regoko irakasleekin.

Gasteizko Da Capo Musika Eskola sortu eta zuzendu zuen. Gaur egun, Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Jarduera horrekin batera, ganbera kontzertuetako interpretea eta hainbat abeslariri laguntzen dien errepertorista ere bada.

Gainera, piano jotzaile jarduten du maiz Gasteizko Udal Bandarekin lankidetzan.

Bere musika jardueraren ondorioz, ganbera musikako kontzertuak eta errezitaldi lirikoak eskaini ditu Gasteizen, Madrilen, Logroñon, Bartzelonan... Era berean, Eivissako Opera I Dansa Musika Jaialdian, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Sevillako Turina Gunean ere jarduten du. Vocalia abesbatzari lagundu dio Arezzoko (Italia) Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan. Mariano Barroso zuzendariaren "Los lobos de Washington" filmaren soinu banda grabatu du, Bingen Mendizábal konpositorearen musika interpretatuz, eta "Baltasar Lobo" dokumentalerako musika grabatu du.
 


SUSANA GARCÍA DE SALAZAR

Gasteizen jaio zen 1972an, eta musika ikasketak Jesús Guridi kontserbatorioan egin zituen.
Bere prestakuntza zabaldu du G. Sandor, A. Cano, Ch Elton, E. Kolodin edo A. Woxmanekin (Alexander teknika) eskola magistraletara joanez eta 1999an Euskal Herriko Gazte Orkestran (EGO) pianista titular arituz.

2006an, XX. mendeko euskal musikako disko bat, “Paisajes del recuerdo” izenekoa,  grabatu zuen Harmonía Mundirentzat, eta publikoaren eta kritika espezializatuaren goraipamena jaso zuen.
Honako areto hauetan jo du: Donostiako Kursaal, Euskalduna Jauregia eta Arriaga Antzokia, Gasteizko Teatro Principal, Valladolideko Lope de Vega Antzokia, Salamancako Fonseca Auditoriuma, Leongo Auditoriuma, Zarzuela Antzokiko Lied zikloa eta Madrilgo Auditorium Nazionala, Chillida Leku eta Victoria Eugenia Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Errenteriako Musikaste, Sevillako Joaquín Turina Aretoa, Mahongo Udal Antzokia, Orenseko Antzoki Nagusia, Kanaria Handiko Las Palmaseko Pérez Galdós Antzokia, Basileako Grosser Saal (Suitza), Nanteseko Folle Journé Jaialdia eta Festa da Música Belemeko Kultura Etxean (Lisboa), Tourraineko Aste Musikalak (Tours, Frantzia), Montyko Jaialdia (Belgika)...

Azken lanen artean, Alberto Iglesias konpositorearen Les chasons legeres zikloaren estreinaldia nabarmentzen da.

Nabarmentzekoa da, halaber, emakume konpositore ezezagunen lanari buruz egindako ikerketa eta interpretazio lana, 2020an CD formatuan argitaratu duena Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, izenburu honekin: Inéditas la voz invisible de las compositoras.

 

Datak

2024/04/06

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, edukia bete arte.