null Larunbat musikalak. Oreka Reed Quintet

Concierto

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Oreka Reed Quintet

Larunbat musikalak.  Uin Duo

Abisua OHARRA: Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2025ko Larunbat musikalen programazioak ekainan Arte Ederren Museoan OREKA REED QUINTET boskotea aurkeztuko digu. 

OREKA REED QUINTET

  • Aitor Aburto, klarinete jotzailea
  • Eduardo Villaroel, klarinete baxu jotzailea
  • Ignasi Candelas, Fagot jotzailea
  • Raúl Pérez Cuartango, saxofoi jotzailea
  • Nicolás Cabaleiro, Oboe jotzailea

Oreka Reed Quintet 2019an Donostian jaiotako taldea da.

Oreka Reed Quintet (kaña-boskotea) da formaziorako aukeratu dugun izena, boskotearen elementu nagusiak definitzen dituena. Oreka hori da transmititu nahi dugun balio nagusia: oreka emozionala, fisikoa eta mentala. Azken batean: bizitzaren alderdi guztietan denok bilatu beharko genukeen oreka.

Espainiako hainbat tokitako (Galizia, Euskadi, Katalunia eta Gaztela eta Leon) bost musikarik osatzen dute. Elkarrekin izaera eta nortasun propioa duen talde bat sortu dute, mihi boskoteak eskaintzen duen kolore eta soinu aniztasuna aprobetxatuz. Musika klasikoaren arloan berritzea bilatzeaz gain, beti bilatzen dute musikari sormenezko eta kalitatezko ikuspegia ematea.

Boskoteak mundu osoan jotzen du, bere musika bere kontzertuetara joaten diren ikusleei helarazteko, lehen pertsonako esperientzia baten bidez musikarekin identifikatuta senti daitezen eta emozioz beteriko esperientzia musikala bizi dezaten.

INTROSPEKZIOA, GURE BARNERAKO BIDAIA

Programa hau musika eta narrazioa uztartzen dituen kontzertu berritzailearen proposamena da, musikaren bidez hari gidari bat sortuz.

Historia moduan testu propioak txertatuz, publikoa Oreka Reed Quintetekin batera bidaiatzera gonbidatzen da, emozioetan oinarritutako esperientzia baten zehar. Boskotea introspekzio emozional baterantz lehen pertsonan murgiltze musikal bat sortzen saiatuko da, musikarekin eta gure barnealdearekin konektatzea bilatuz.
 

PROGRAMA

Chaconne in D minor - J. S. Bach/F. Busoni (Arr. Raaf Hekkema)
Waldszenen, op. 82 - R. Schumann (Arr. Raaf Hekkema)
Pavana para una infanta difunta - M. Ravel (Arr. Margarita Lorenzo)

Edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak maiatzaren 31eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

 

Datak

2025/06/07

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak maitzaren 31eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.