Larunbat musikalak. ONE Musikala - kulturaraba
Concierto
Música
Cultura
Kulturaraba
Larunbat musikalak. ONE Musikala
Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2025ko Larunbat musikalen programazioa hasiko da, 2024an bezala , haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako ikuskizun batekin.
Laudioko ArteOn gazte abesbatzak sortutako musikala da, Arabako Lurralde Historikoan (Amurrio, Agurain) arrakasta lortu duena.
Oraingo honetan, ohiko kokapena aldatuko dugu, eta Arte Ederren Museoa izan beharrean, Ignacio Aldecoa Kultur Etxea izango da, ikuskizunak merezi duen bezala hartzeko eta ikusle gehiagorengana iristeko.
LAUDIOKO ARTEON GAZTE-ABESBATZA -ONE MUSIKALA
Abesbatza, musika eta antzerkia
Utziguzue geure burua aurkezten: Laudioko ArteOn gara, Laudioko (Araba) gazte abesbatza, 30 neska-mutilez osatua. 2013. urteaz geroztik abesten ari gara.
Urte hauetan, kontzertu askotan parte hartu dugu, bai gure herrian bertan, bai kanpoan. Gero eta gehiago joaten gara ekitaldi garrantzitsuagoetara, Imanol Bengoa zuzendariaren lanari esker.
Arrakasta handiko emanaldiak eskaini ditugu Euskadin, Asturiasen, Errioxan, Palentzian, Galizian, Frantzian...
Bilbon egiten den Fair Saturday inaugurazio ekitaldian parte hartu genuen, eszena abesbatza gisa, bai eta programazioaren barruan egiten diren beste ekitaldi batzuetan ere.
Beste ekitaldi aipagarri batzuetan ere parte hartu dugu, hala nola Getxo Txiki Kanta II. Jaialdian eta Askaingo (Lapurdi) Euskal Herria Txiki Kantan, Araba ordezkatuz.
Baina, zalantzarik gabe, egin dugun proiekturik anbiziotsuena geure musikala egitea izan da: ONE. Hilabete asko eman ditugu lanean, baina gure trebetasun eszeniko guztiak (kantua, dantza eta antzerkia) jatorrizko gidoi batean garatzeko aukera eman digu, abesti zoragarriz lagunduta.
Abesteaz gain, prestatzea, ikastea eta haztea gustatzen zaigu. Hala, abesbatza tailerrak egin ditugu Elena Rossorekin eta bere Peques de El León de Ororekin (Asturias), Josu Elberdinekin. Era berean, antzerki tailerrak eta beste arte eszeniko batzuk ere antolatu ditugu.
Datorren urtarrilaren 11n, Gasteizera joango gara, Ignacio Aldecoa Kultur Etxera, hain zuzen. Besoak zabalik izango gaituzue zain. Zatoz ONE MUSIKALera!
2025/01/11
12:30
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Florida ibilbidea, P.º de la Florida, 9, 01005
Gasteiz
GOMENDATUTAKO ADINA: 10 ur tetik aurrera
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak urtarrilaren 2ko 9:00etatik aurrera egongo dira Ignacio Aldecoa Kultur Etxean bertan.