null Larunbat musikalak. Asaba Bikotea

Concierto

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Asaba Bikotea

Larunbat musikalak. Asaba Bikotea

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2024ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

Edizio honetan, gainera, sailak duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen dituen  beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, baita beste erakunde batzuen bekak jaso dituzten artistek ere. Oraingo honetan  Marina Manterola egiten du, 2023an bekaduna.

Larunbat musikal honetatik aurrera eta edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak kontzertua baino 10 egun lehenago egongo dira museoan bertan.

 

ASABA BIKOTEA

Marina Manterola Najera (flauta) eta Carolina Agudín (gitarra) "Oinatzak" proiektuarekin datoz. Etengabeko aldaketan dagoen mundu honetan, ezinbestekoa da gure historia eta sustraiak markatu dituzten melodiak gogoratzea eta ospatzea. Musika klasikoa eta folklorikoa batzen dituen kontzertua da, denboran zehar iraun duten melodiak biziarazten dituena. Antzinakoaren eta garaikidearen arteko elkarrizketa, hurbilekoaren eta urrunekoaren artekoa. "Oinatzak" ez da soilik ondare kulturalaren ospakizuna; sustraiekin bat egiteko musikaren gaitasunari egindako omenaldia ere bada; norberaren jatorriarekiko loturaren eta pertenentzia zentzuaren hausnarketaren ondorio, azken finean.

 

 PROGRAMA
“OINATZAK” 


-    Historia del tango – Astor Piazzolla (1986)
I.    Bordel
II.    Café 1930
III.    NightClub 1960
-    Partita in A minor BWV 1013 – J. S. Bach (1722-1723)
I.    Allemande
II.    Corrente
III.    Sarabande
IV.    Bourrée
-    Two Japanese Folk Songs – T. Hosokawa (2003)
II. Itsuki no komori uta
-    Four Macedonian Pieces – M. Tadic (2009)
II.    Pajdushka
-    Siete canciones populares españolas – M. de Falla (1914)
III.    Asturiana
VII. Polo
-    Preludios Vascos – Aita Donostia (1927-1932)
XIII. Urruti Jaya

 


MARINA MANTEROLA NAJERA

Marina Manterola Najera (Vitoria-Gasteiz, 1999) Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zituen flauta ikasketak José Luis Oroz-ekin. Musikene-n (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) osatu zituen bere goi-mailako ikasketak Miguel Ángel Angulo eta Álvaro Octavio-rekin. Gero, Herbeeretara joan zen Royal Conservatoire of The Hague- n Alena Walentin eta Dorine Schade-rekin ikasteko, garaikako errepertorioan espezializatuz eta Spring Festival eta La Haya-ko Kunstmuseum-ekin egindako kolaborazioetan parte hartuz. 2024ko ekainaren, Codarts-en (Rotterdam-eko Arte Eskola) Interpretazioan Masterra amaitu zuen, Juliette Hurel, Julie Moulin eta Wim Steinmann-en tutoretzapean. Bertan, “Embodiment”-aren eragina musika interpretazioan ikertu du, etorkizunean argitaratuko den lana. Andrea Oliva, Emily Beynon, Mario Carolli, Bruno Claverie, Peter Verhoyen eta Frederic Sánchez Muñoz bezalako flautista ospetsuen master klaseak ere jaso ditu, beste hainbat irakasleren artean.

Bere orkestrako esperientziak Espainiako Orkestra Nazionalarekin (ONE), Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (OSE), Residentie Orkest-ekin, Espainiako Orkestra Gazte Nazionalarekin (JONDE) eta Euskadiko Orkestra Gaztearekin (EGO) egindako kolaborazioak barne hartzen ditu, NEUE (New European Ensemble) bezalako ensembleekin lan eginez gain. Nabarmentzekoa da Meredith Monk-en “Indra’s Net” produkzioan parte hartu izana Holland Festival-en (2023ko ekaina) eta JONDE-rekin egindako Musika Garaikidearen Xornadetan. Ganbera-musika alorrean, Escher Quintet- en parte da eta aurten azken proiektuak aurkeztu ditu “Palette of Impressions” eta “De hertoginnen van Gelre” izenekoak Herbehereetan.

 

CAROLINA AGUDÍN

La Granja de San Ildefonso-ko Dantza Akademian bere ikaskideek emandako dantza popular espainolen emanaldiak ikusteak, interpretatzailearen jatorrizko herrian, oso gazterik piztu zuen bere interesa espainiar folklorean. Hori dela eta, 7 urte zituela, Segoviako Kontserbatorio Profesionalean hasi zituen ikasketa musikalak, gitarra aukeratuz. Hortik aurrera, espainiar musika popularraren interesak musikaren heziketa akademiko tradizionalagoarekin bat egin zuen, bi alderdiek osatzen duten identitate artistikoa garatuz.

1997an Segovian jaioa, Carolina Agudín-ek gitarra klasikoan hasi zituen ikasketak Segoviako Kontserbatorioan Elisa Valbuena-rekin. Batxilergoa amaitu ondoren, Madrilgo Real Conservatorio Superior de Música-n sartu zen, Tomás Campos irakaslearen esku jarraituz. Goi-mailako ikasketen garaian, gitarra munduko pertsonaia ospetsuekin hainbat masterclass-ek parte hartu zuen, besteak beste, Tomas Müller, Marcin Dylla, Margarita Escarpa, Andrea de Vitis, Paolo Pegoraro eta Goran Krivokapic. Gainera, Madrilen Residencia de Estudiantes eta CentroCentro de Cibeles bezalako areto garrantzitsuetan bakarlari gisa jotzeko aukeratua izan zen. 2020an, La Haya-ko Real Conservatorioan onartu zuten, nazioarteko gitarra-jotzaile ospetsua den Pavel Steidl-en tutoretzapean ikasteko, eta 2022ko maiatzean master ikasketak amaitu zituen. Ordutik, bere irakaskuntza jarduera eta Espainian eta Herbehereetan zehar egiten dituen kontzertuak uztartzen ditu.

 

 

 

Datak

2024/10/05

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak kontzertua baino 10 egun lehenago egongo dira museoan bertan.