null Larunbat musikalak. Argenta laukote lirikoa

Concierto

Destacado

Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Argenta laukote lirikoa

Larunbat musikalak. Argenta laukote lirikoa

Abisua OHARRA: Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2025ko Larunbat musikalen programazioak apirilan Arte Ederren Museoan Argenta laukote lirikoa aurkeztuko digu. 

BACKSTAGE

ARGENTA LAUKOTE LIRIKOAK aurkezten du…KONTZERTUA AGERTOKIAREN ATZEALDETIK

Opera…edo bizimodua ateratzeko, edozer kantatzeko prest dauden, kantari batzuek entsegua dute antzokian pianistarekin.      
Bat-batean, kamerino daudenean, publiko dutela igarri eta agertokiaren atzetik kontzertu inprobisatu baten moduko zerbait egitea, beste erremediorik ez dutela, konturatu dira.  Hori bai, BACKSTAGEan kantarien alde gizatiar eta naturalena ikusiko da ...
Kontzertu atsegin honetan, antzerki hari dibertigarri batek lagunduta, kalitate handiko ahotsek Carmen, West Side Story, Don Giovanni, El Caserío...eta beste hainbat lanen kanta ospetsuenetara eramango dituzte ikusleak. MUSIKAL, ZARZUELA eta OPERAren alerik bikainenak!!
 

Edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak martxoaren 29ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

ARGENTA laukote lirikoa

  • Alberto Núñez, tenorra
  • Adhara Martínez, mezzosopranoa
  • Jesús Zaballa, baritonoa
  • Georgina Barrios, piano jotzailea

ARGENTA LAUKOTE LIRIKOAk esperientzia handia du lirikaren munduan.
Gure proiektuak dinamikoak eta oso moldakorrak dira, eta hiru musika genero hartzen dituzte barnean: OPERA, ZARZUELA ETA MUSIKA ANTZERKIA.
Ekoizpen propio gisa kontzertu didaktikoak, opera eta zarzuela antologiak eta aurkezten dizuegun ikuskizun berri hau egin ditugu: BACKSTAGE. Obra hori maiatzaren 28an estreinatu genuen Bilboko Udalaren "Musika dibertigarria da" programaren barruan.
Hamar urte baino gehiagoko ibilbide profesionala daukagu eta Bilboko espazio nagusietan aritu gara: Campos Eliseos antzokia, BBK aretoa, Barrainkua aretoa, Getxo Antzokia... eta Euskadiko hainbat herritan: Ermua, Elgoibar, Amurrio, Elorrio, Berango... eta Kantabrian: Castro Urdiales, Otañes...

ALBERTO NÚÑEZ

Goi mailako ikasketak "Alfredo Kraus" kantu katedran.
Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskola, Teresa Berganza eta Manuel Cid-ekin.
Masterclass-ak hauekin: Montserrat Caballé, Thomas Krause, Raina Kabaivanska, María Bayo, Ana Luisa Chova, Rubén Fernández eta Anabe Hernández, besteak beste.
“M. Caballé”, “Ciudad de Logroño” eta “Cidade de Viseu” nazioarteko lehiaketetan saritua.
OLBErekin hainbat figurante lan egin ditu: “Manon”, “Ariadne auf Naxos”, “Billy Budd”, “Il Corsaro”, “Tristán e Isolda”, “Turandot” ... ARRIAGA ANTZOKIAN “El Juez” opera, José Carrerasekin (eta Austrian), “Il Viaggio a Reims”.


ADHARA MARTÍNEZ

Kantuko gradu profesionala: J. C. Arriaga kontserbatorioa. Musika Hezkuntzan diplomaduna EHUn. Espainiaren ordezkaria World Youth Choir-en (MUNDUKO KORUA), Hegoafrika eta Namibiako biran.

Kantu ikastaro ugari egin ditu Ana Luisa Chova, Teresa Berganza, Jaume Aragall, Inmaculada Martínez eta beste askorekin, errepertorio ikastaroak Rubén Fernández Aguirre eta Pierre Clement-ekin eta interpretazio eszenikoko ikastaroak Luis Tejedor, Óscar Martínez Vila eta beste hainbatekin.

Bakarlaria izan da rol hauetan: Inosensia "El Caserío" lanean, Olga "Katiuska"n, Mary Sunshine "Chicago"n, Isoldina "Érase una vez la opera" lanean Costa Rican.

JESÚS ZABALLA


Kantu ikasketak Castro Urdialesko Musika Eskolan eta masterclass-a Pablo Pascualekin.
Barakaldoko Orfeoiko bakarlaria eta Masa Coral del Esanche taldekoa.
Bilbao Mapamundi bilbainada laukoteko kidea eta Complicados musika bikoteko kidea.
Bakarlari bezala, "La dolorosa" zarzuelan aita priorearen papera egin du, "Bohemios"en Victor izan da eta "El Caserío"n osaba Santi
Aktorea Tela Marinera konpainian

GEORGINA BARRIOS


Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioko piano eta errepertorio irakaslea.
Arriaga antzokiko pianista eta maisu errepikatzailea.
Pianista Santiago de Compostelako, Santanderreko, Oviedoko, Iruñeko, Bilboko eta abarreko opera eta zarzuela denboraldietan.
Hainbat abeslari eta talderen piano laguntzailea.
Getxoko Udalaren Aixegetxo kultura saria, musika klasikoaren atalean.

Datak

2025/04/05

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Vitoria-Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak martxoaren 29ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.