RUGEN eu - kulturaraba
Exposición
RÜGEN
Amarika aretoan Rügen argazki proiektu garaikidea dago ikusgai, Gasteizko 10 argazkilarik egina, eta David Salcedo argazkilariak tutorizatua eta editatua. 2022ko maiatzetik urrira bitartean egindako “144 lantegia” lanaren emaitza da.
Elkarlanean egindako argazkigintzako ekimen bat da Rügen, gertaera historiko oso zehatz bati buruz hausnartu eta hura interpretatzekoa: Gernika bonbardatu zuten hegazkinetako batzuk Salburuko aerodromotik irten ziren.
Premisa bakar batek baldintzatzen du lanaren hasiera: Salburua auzoan argazkiak ateratzea, jakinik 1937ko apirilaren 26an Gernikari eraso zioten hegazkinetako batzuk antzinako aerodromotik aireratu zirela. Hortik aurrera, eta 6 hilabetez, parte hartzaileek gertaera historiko horri eta haren ondorioei buruzko hausnarketa egin dute, eta argazkiak egin dituzte.
Lanaren bigarren fasean, ekintzarako mugak zabaldu egin dira, eta argazkiak auzotik kanpo atera zitezkeen. Proiektuaren helburua ez da tokian gertatutakoa dokumentatzea, baizik eta interpretatzea. Lana amaitzeko, asteburu batean bateratze lana egin da, irudiak hautatu eta editatu dira, eta narratiba bisual bat sortu da, Amarika aretoan ikusgai dagoen Rügen proiektuari zentzua eta forma ematen diona.
Erakusketa proposamenarekin batera fanzine bat dago.
Zuzendaria, koordinatzailea eta editore grafikoa: David Salcedo
Argazkilariak: Saúl Vara, Virginia González, Ainhoa Gamarra, Sandra Sastre, Ros Lozano, Juanjo García, César Caballero, Iñigo Otalora, Mikel Rivera, Piko Zulueta
** Rügen: alemanezko hitza, esan nahi duena norbaiti agiraka egitea, zuzentzea edo kargu hartzea, esan edo egin duena gaitzesten delako.
** Rügen operazioa: Alemaniako Condor legioak eta Italiako Legionariako hegazkinek Gernika bonbardatzeko egindako operazio militarraren izena da.
2023/02/24 - 2023/05/07
Asteartetik ostiralera 18:00 - 21:00 │ Larunbatetan 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 21:00 │ Igande eta jaiegunetan 12:00 – 14:00 │ Astelehenetan itxita
Amarika Aretoa
Amarika plaza, 4
Vitoria-Gasteiz
Sarrera doan