San Prudentzio erretreta 2026 - kulturaraba
Jarraitu zuzenean San Prudentzioko erretreta
Erretretak 2026ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako egitarauaren barruan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da.
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute.
SAN PRUDENTZIO ERRETRETA 2026
San Prudentzio erretreta joko dute Aldundiaren jauregiko balkoitik, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Tronpetariek eta Atabalariek.
Aurten jende guztia gonbidatuta dago ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzera, plazaraino joan beharrik gabe.
Arabako Jaietako erretreta bueltan da. Edozein tokitatik gurekin zuzenean elkartzera gonbidatu nahi zaitugu. Emankizun honi esker, arabar guztiak konektatu ahal izango ditugu dauden tokian daudela, une berezi hau elkarrekin partekatzeko. Jarraitu zuzenean hemen erretreta.
Erretreta jotzeen artean, honako hauen emanaldiak izango dira:
-
ARTEA ANTZEKI MUSIKALA
Artea 2019an sortu zen Antzerki Musikala Gasteizera eta Arabara ekartzeko asmoz, kantua, dantza eta interpretazioa biltzen dituen diziplina.

Musikal bat ekoizten dugu urtean, Gasteizen eta Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan emanaldiak eskainiz. Gainera, gure eskolatik Musikalen Zikloa antolatzen dugu, hiri osoak goza dezakeen musikalez beteriko astea.
-
MALA BRIGO
Mala Brigo Frantzian egoitza duen zirku garaikideko konpainia bat da. Laura Abrainek eta Diego Saladinek osatutako tandema.

- A CONTRABLUES
A Contra Blues taldeak bi hamarkadako ibilbidea ospatzen du, eta Estatuko blues
rockaren talde indartsuenetako bat da. Nortasun ikur zuzena izanik, taldeak errepidean, publikoarekiko konexioan eta soinuaren etengabeko bilakaeran oinarritutako karrera eraiki du.

Urte hauetan zehar hainbat lan diskografiko argitaratu dituzte eta nazioko eta nazioarteko agertokietan zehar ibili dira, publikoaren zein kritikaren errespetua bereganatuz. Bere estiloak bluesa, rocka eta soula nahasten ditu etiketak gainditzen dituen energia garaikide batekin.
-
CORO KANTABERRI ABESBATZA
2018an sortu zen, gure inguruko herri-musika eta, bereziki, hainbeste aldiz ahaztutako Arabako konpositoreak sentitzeko modua transmititzeko beharretik.
Ahots baxuen abesbatza bat gara, errepertorioa euskaraz duena batez ere, eta euskal konpositoreak nahiago ditugu, arabarrak batez ere.

Gaur egun, Kanta Berri Abesbatza 30 koralistak osatzen dute, Arturo González de Lopidanaren zuzendaritzapean.

2026/04/27
21:00
Foru Aldundiaren Jauregia
Probintzia plaza
Gasteiz

Doan