Jornada

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak

ondare.jpg

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean egingo dira “Ondare bizia” lemaren pean, eta 13 jarduera izango dituzte, lurraldeko 9  herritan egingo direnak.

Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea.

Aurten, honako lema hau aukeratu da: “Ondare bizia”.

13 jarduera programatu dira irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean lurraldeko 9 udalerritan, besteak beste bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak eta natura ibilbideak. 

 

Eta, horrez gain, urrian bisita gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, jendearentzat oro har. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba.eus helbidean adostu daitezke.  

Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da.

Argibide gehiagohttps://www.europako-ondarea.eus/

Programa jaitsi

Datak

Irailaren 30tik urriaren 29ra arte

Tokia

Lurraldeko 9 udalerritan