Prestakuntza-saioak kulturaren sektorea kezkatzen duten gaiak lantzeko - kulturaraba
Hemen da berriro "Topaketak" programa, zeinaren barruan kultur sektorea kezkatzen duten gaiei buruzko hiru jardunaldi egingo baitira online
Topaketak programa
Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programak. Bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza dira jardunaldiak, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzea da horien helburua.
KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.
Topaketak. 2020ko programa
Urriaren 28a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Motibazioa, erreakzioa eta autozainketarako tresna profesionalak
Arte eta kultura sare bat dago, sormena, trebetasuna eta talentua dituena, baina oso modu prekarioan eta batere jasangarria ez den eran egiten du lan.
Prestakuntza eta informazioa ezinbesteko tresnak dira norberaren "ohitura txarrak" aldatzeko, bai eta esparru juridiko, laboral eta fiskala aldatzea eta jardunbide egokiak ezartzea bultzatuko duen ekintza kolektiboari eusteko ere. Negoziatzeko gaitasuna eta indarra, erabakitzeko ahalmena, eta segurtasun juridikoa ematen dizkiguten tresnak dira, eta gure eskubideak hobeto defendatzen laguntzen digute. Eta, batez ere, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira orain, krisiaren zeharkako ondorioak eta ondorio zuzenak gainditzeko, etengabe krisian dagoen sektore honetan.
Irakaslea: Marta C. Dehesa (Cola de perro)
Marta C Dehesa (www.coladeperro.com) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kulturaren sektorean. Aholkularia, irakaslea eta abokatua da eta jabetza intelektualean aditua, bai eta negoziazio tresnetan eta jardunbide egokietan, eta artista, sortzaile, elkarte, eskola eta erakundeentzako lan, zerga eta merkataritza baliabideetan ere.
Azaroaren 18a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Kultura eta garapen jasangarria
Irakaslea: Begoña Guzmán (Unesco Etxea)
Abenduaren 16a, asteazkena, 18:00 - 20:00
Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbat gako
Irakaslea: Iciar Montejo, Zorione Aierbe (Prometea)
Saio guztiak online izango dira. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda.
Nola eskuratu Kulturaraba Bulegoaren zerbitzuak?
Aurrez aurre: Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, 5, Gasteiz.
Posta elektronikoz: kulturaraba@araba.eus
Telefonoz: 945 18 19 92