Otros

Cultura

Jarraitu zuzenean Arabako 206ko jaiak iragartzeko pregoia

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako 2025ko jaiak iragartzeko pregoia

Pregoiak 2026ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako egitarauaren barruan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da.

Pregoia, Antonio Altarribak emana.

Aurkezlea: Josune Vélez de Mendizabal.

Antonio Altarriba idazle, eleberrigile, saiakeragile eta komikigile ezaguna izango da   San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren Jaietako pregoilaria 2026ean 

Antonio Gasteizen bizi da. Frantses Literaturako katedraduna EHUn, eleberrigilea, saiakeragilea,
komiki eta argazkigintzako gidoilaria.

Estatuko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu. Bere liburuak hogei hizkuntza baino gehiagotan
daude itzulita.

ZUZENEKO EMANALDIA
Aurten ere  jende guztia gonbidatuta dago ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzera, plazaraino joan beharrik gabe.
Arabako Jaietako pregoia bueltan da. Edozein tokitatik gurekin zuzenean elkartzera gonbidatu nahi zaitugu. Emankizun honi esker, arabar guztiak konektatu ahal izango ditugu dauden tokian daudela, une berezi hau elkarrekin partekatzeko. Jarraitu zuzenean hemen pregoia:

ANTONIO ALTARRIBA

“Zaragozan jaio nintzen, 1952an, eta fikzioak bultzatuta bizi izan naiz beti.
Umetan pasioz irakurtzen nituen era guztietako narrazioak, baina irakurtzea baino gehiago, asmatzea gustatzen zitzaidan.

Irudimena kanal desberdinetatik piztu eta bineta, argazki edo hitzetan isurtzen dut.

Ez dakit nire burua sakabanatutzat edo desberdintzat jotzen dudan, baina, oraingoz eta funtsean, banaiz.

Gidoilaria

Nire gidoilari lana ezintasun baten ondorioa da, agian buruaren eta eskuen arteko desoreka baten
ondorioa. Ez dakit burura datozkidan irudiak egiten. Plastikako minusbaliatua naiz eta, hori konpentsatzeko, marrazkilariak, argazkilariak, margolariak...
bilatzen ditut. Eskertu behar diet nire gidoiei forma, kolorea, espresioa eta zentzua eman izana. Haiek gabe nire istorioek amets izaten jarraituko lukete.

Bilduma: Gasteiz basatia

Ez bakarrik galtzada-harrien azpiko hondartza...
Uholdeen azpiko iturburua ere bai
edo aparkalekuen azpiko basoa
edo plazen azpiko belardia
edo etxe orratzen azpiko haitzuloa.
..

Kontalaria

Horrela hasi zen dena. Horrek ez du esan nahi jatorria hemen dagoenik. Nire kasuan ez dut uste
hasieran aditza zenik, irudia baizik. Baina egin nuen lehenengo gauza, inprimatzea ez bazen ere, inpresionatzea behintzat, idaztea izan zen.”

Eta Antonio ere saiakeragilea da, iritzia idazten du eta bere lana ikerketa eta tesi ugariren helburu da.

Ekitaldian izango da BRUNO ON THE FLOOR - Bruno Mars tributuaren kontzertua. 

 

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026

Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko  dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute.

Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

 

 

Datak

2026/04/25

Ordutegia

20:00

Tokia

Probintzia plaza

Gasteiz

Prezioa

Doan