PHOTO-ARABA, Arabako argazkigintza historikoaren ataria - kulturaraba
PHOTO-ARABA, Arabako argazkigintza historikoaren ataria
Ekainaren 10ean Arabako Artxiboak aurkeztu du PHOTO-ARABA, Arabako argazkigintza historikoaren ataria.
Arabako Foru Aldundiaren argazki ondarea zabaltzeko ataria da. Etengabe hazten ari den kultura proiektua da. Gaur egun, berrogeita hamar mila argazki historiko ditu barnean, eta 2024an ehun mila irudi baino gehiago izango ditu. PHOTO-ARABAn, hasiera batean, hamabost argazki funts eta bilduma sartu dira.
PHOTO-ARABAren asmoa irudi historikoen bidez Arabaren iragana ezagutaraztea da. Kultura ondarea zabaltzea da ondare hori babesteko bermerik onena.
PHOTO-ARABAk prozedura erraza du interesdunek ekarpenak egin ditzaten, dela informazio gehigarria, dela beste irudi batzuk.
Jatorrizko argazkiak jabari publikokoak badira –bereziki Arabako Foru Aldundiak sortutakoak–, datu ireki gisa zabalduko dira.