null Pez Limboren MicroRIZOMAk bere PIX KAT eta AntzokOH! proiektuak Gasteizera eta Arabara ekarri ditu berriro

Pez Limboren MicroRIZOMAk bere PIX KAT eta AntzokOH! proiektuak Gasteizera eta Arabara ekarri ditu berriro

Pez Limboren MicroRIZOMAk bere PIX KAT eta AntzokOH! proiektuak Gasteizera eta Arabara ekarri ditu berriro

Antzeki Pizka Bat

PixKaten IX. edizioa eta AntzokOH!ren IV. edizioa Gasteizera eta Arabara itzuliko dira MicroRIZOMAren baitan.

MicroRIZOMA arte eszenikoetarako publiko berriak sortzeko eta bitartekaritzarako proiektua da eta kultur jarduera gazteengana eta landatar ingurunera eramatea du xede. Horren helburua da sorkuntzako eta kultura arloko guneetara joateko ohiturarik ez dutenen artean jakin-mina sortzea eta iristen ez den inguruneetara eramatea. Horretarako, izen desberdinak dituzten bi atal daude: PixKat eta AntzokOH!

     

Lehenengoa 15 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta bigarrena landatar eremuan egiten da 

 

PixKat gazteen eta haien ingurune kulturalaren arteko bitartekaritza-proiektua da, eta 15 eta 20 urte arteko pertsonak jarduera artistikora eta bereziki arte eszenikoetara gerturatzea lortzea du helburu 2016tik. Goiz batean institutu batera joatean eta pieza eszeniko labur bat egitean datza. Jarraian, ikasleekin foroa antolatzen da. Topaketa horren edukiak aurrez lantzen dira literatura-saileko irakasleen taldearekin jarduera artistiko horiek haien jardueren imajinariora gerturatu ahal izateko. Ekimenak ikasturte osoan zehar hainbat zentrotan egingo diren jardunaldiak jasotzen ditu.

Aurtengo edizioko PixKat urrian hasi ziren egiten Vitoria-Gasteizko eta Arabako institutuetan. Guztira, 21 ikastetxe bisitatuko dituzte (horietatik 13 Gasteizen) eta DBHko eta Batxilergoko hainbat ikasmailatako 74 talderentzako emanaldiak egingo dituzte. Ikastetxe bakoitzean, lau emanaldi egingo dituzte gehienez ere egun bakoitzeko, eta emanaldi bakoitzaren ondoren, elkarrizketa bat izango da ikasleen eta talde artistikoaren artean. Tarte horretan, hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola artisten ibilbidea, ikuskizun bat sortzea, lanbide horiek gauzatzeko motibazioak edo sorkuntza artistikoarekin lotutako irteera profesionalak.

PixKat programazioa

 

Data

Herria

Ikastetxea

Antzezlana

Hizkuntza

2024/10/07

Gasteiz

El Carmen

Boxers

Gazt.

2024/11/05

Gasteiz

Inmaculada Concepción

Boxers

Gazt.

2024/11/19

Gasteiz

Egibide

Gizaunka

Eus

2024/11/22

Gasteiz

Olabide

El Conserje

Gazt.

2024/11/26

Agurain

Aniturri

Homo amabilis

Gazt.

2024/11/28

Langraitz

Badaia

Homo amabilis

Gazt.

2024/11/29

Agurain

Aniturri

Madame B

Gazt.

2024/12/03

Lapuebla

Assa Ikastola

Gizaunka

Eus

2024/12/05

Gasteiz

Mendebaldea

Boxers

Gazt.

2024/12/10

Agurain

Aniturri

MMG

Gazt.

2024/12/11

Gasteiz

M. Unamuno BHI

Boxers

Gazt.

2024/12/16

Gasteiz

Zabalgana

Homo amabilis

Eus

2024/12/17

Gasteiz

Zabalgana

Homo amabilis

Eus

2024/12/19

Iruraiz-Gauna

Geroa Eskola

Homo amabilis

Gazt.

2024/12/20

Murgia

Murgia BHI

Tripaki salda

Eus

2025/01/14

Santikurutze Kanpezu

Mendialdea

HA

Eus

2025/02/26

Gasteiz

Lakua

Homo amabilis

Eus

2025/03/10

Gasteiz

Armentia Ikastola

Boxer

Eus

2025/03/11

Gasteiz

Ekialdea

Homo amabilis

Gazt.

2025/03/27

Lapuebla

Assa Ikastola

Homo amabilis

Eus

Data ixteke

Gasteiz

Federico Baraibar

 

eus/gazt

 

Bestalde, AntzokOH! 2021ean sortu zen eta landatar eremuan oinarritzen da. 500 biztanle baino gutxiago dituzten eta azpiegitura eszenikorik ez duten udalerrietako espazio komunetan egindako eskuhartze artistikoak proposatzen ditu. Saioaren ondoren, antzezleak bertaratzen direnekin hizketan geratuko dira arte eszenikoen sorkuntza-prozesuaren inguruko haien zalantza eta interesei erantzuten, lanbidea humanizatzen eta askotan arte eszenikoei atxiki ohi zaien elitismo faltsu hori kentzen. 

Aurten, 2024an,  Zalduondo, Zanbrana, Azkoaga-Aramaio, Jugo-Zuia eta Untzaga-Urkabustaizen egingo dute. Lanak konpainia hauenak izango dira: El mono habitado, Unai García Amaro, Pez Limbo, Andrés Bezares, Doos Colectivo, Proyecto Larrua, Altraste Danza eta Qabalun.

MicroRIZOMA 

Bi programa horiek uztartzen dituen microRIZOMA proiektuaren izenak adierazten duen moduan, txikitik garatu eta zabaltzen da, modu horizontalean, hainbat norabidetan, jatorritik urrun eta modu ez hierarkizatuan loratu daitezkeen sareak sortuz. Hala planteatzen du Pez Limbok proiektua bi testuinguru horietan: landatar eremuan bertako publikoarekin eta ikastetxeetan publiko gaztearekin.

MicroRIZOMA AFAko Kultura eta Kirol Sailaren, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzigoaren, Vital Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzei esker garatzen da.

AntzokOH! programazioa

Data

Herria

Antzezlana

Antzezlana

2024/11/09

Zalduondo

Polvo

Homo Amabiliis

2024/11/16

Zanbrana

Qué tienen las flores

Boxers

2024/11/17

Aramaio-Azkoaga

Gizaunka/Sr. Canino

Idi Begi

2024/12/01

Zuia-Jugo

La buena letra

Gorpuztu Laburra

2024/12/15

Untzaga-Urkabustaiz

El conserje

La medida que nos ha de dividir

 

“Arte eszenikoak ikusteko ohiturarik ez dagoen lekuetara joatea gustatzen zaigu. Halaber, dantza garaikidea zaila iristea den lekuetara hurbiltzea, eta, batez ere, gazteen munduan, haien iruditeriara hurbiltzea, kontsumitzeko edo sortzaile bihurtzeko”, azatzen du Eduardo Hernandok, Pez Limboko kideak.

Proiektuak sailaren babesa du, erakundeek partekatzen duten eta Foru Aldundiaren kultura planetan integratuta dagoen helburu bat lortzen laguntzen duelako: publiko berriak sortzea. Gainera, Pez Limbo konpainia antolatzailearen ibilbide handia baloratu da, bai eta aurreko edizioetan pertsona asko programa honetara iritsi izana ere.