Participantes Foro de la cultura eu - kulturaraba
Kulturaren Foroko parte-hartzaileak
Azaroak 28 eta 29 | ARTIUM
Fernando Sáenz de Ugarte
Dagaz
Kultur kudeatzailea. Azken 25 urteetan, arte eszenikoen kudeaketan murgildua (Paraiso Antzerkia, Barañain Auditorioa, Red Española de Teatros). Egun Dantzazeko Zuzendari Nagusia da, Euskal Kultur Kontseiluko kidea, Arte Eskenikoetako Akademikoa, eta ESKENAko batzordekidea.
Iñigo Gómez
Centro de Arte Contemporáneo Huarte
Huarte Zentroaren jarduera koordinatzen du 2022ko azarotik. Aurretik, Reina Sofía Arte Zentroko Museo Nazionala, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Kunsthalle Lissabon bezalako erakundeentzat lan egin du, besteak beste.
Alejandra Bueno
Gazte sortzaileak
Artista bisuala, kultura-kudeatzailea eta hezitzailea. Bere lanak bitarteko eta gai sozial berriak aztertzen ditu, hala nola feminismoak, identitateak eta arazo sozialak. Multimedia graduko zuzendaria da EUNEIZen, eta bekaduna Guggenheim New Yorkeko Basque artist Program-en.
12 Nubes
Gazteak protagonista nagusi dituen berrikuntza sozioedukatibo eta inklusiboko proposamena da, hezkuntza-ekintza formala eta espazio ez-formalarena lotzen dituena, sareko hausnarketa eta herritarren parte-hartzea sustatuz.
Susana Corbella y Ander Iturbe
IOCUS
Amurrioko bizilagunak elkarrekin topo egitea proposatzen duen artearen inguruko topaketa- eta lankidetza-proposamena honek modu desberdinean ikusi ahal izateko espazioak eta ideiak sortzea du helburu, non sorkuntzak partekatzea eta haztea eragin dezan.
Miren Martín
Hibridalab. Centro de Innovación Abierta y Transferencia Creativa de Álava
Hibridalabeko zuzendaria eta Conexiones improbables-eko zuzendari albokoa; oinarri artistiko eta kulturaleko metodologiak diseinatzen eta berrikuntza ireki eta kolaboratiboko proiektuak garatzen dihardu aspaldidanik.
Adrian Sedano eta Saioa Alonso
Zas Espazioa
2022an bere eremuan erreferentziazko kultur gune independentea den ZAS Kultur-en seigarren ekitaldia bete da. Bere ateak ireki zituenetik, 300 kultur ekimen inguru egin dira bertan eta 350 konplize baino gehiagok parte hartu dute bere ekimenetan.
Encarna Lago
Rede Museística Provincial de Lugo
Lugoko Probintzia Museoen Sareko gerentea. Consello da Cultura Galega Kultur Kudeaketa eta Politiken Batzorde Teknikoko kide da, eta USCko Zerbitzu Kulturalen Xestion Masterrean eta UMAko ezinduentzako Titulu Propioan irakaslea.
Sara Berasaluce
artista eta kudeatzaile kulturala
Komisarioa eta artista bisuala, azken urteetan hainbat museo nazionaleetan kudeatzaile eta hezitzaile artistiko lanetan aritu da. Kultura-kudeatzaile gisa, Gazte Klik Klak lehiaketa eta NÍTIDO programa koordinatzen ditu Artium Museoan. Eta IN SITU ArtFestival eta ARTXIBO proiektuaren komisarioa da.
Proyecto I+D Traducción y lenguaje simplificado del patrimonio para todos
MªAsunción Pérez de Zafra
Granadako Unibertsitateko Berdintasun, Inklusio eta Iraunkortasuneko Errektoreordetzako Prestakuntza Koordinatzailea, Margarita Salas doktorego ondoko ikertzailea eta Unibertsitate bereko HUM770 TRACCE Itzulpengintza eta Irisgarritasuna ikerketa-taldeko kidea.
Ana Medina Reguera
Pablo de Olavide Unibertsitateko Filologia eta Itzulpen Saileko irakasle titularra. COMINTRAD ikerketa-taldearen arduraduna eta "Ondarea ulertzeko sistema piktografikoak eta ikus-elementuak (VISUALECT)" proiektuaren ikertzaile nagusia.
Mediadores Mesas sectoriales
Xabier Atxurra
Bideotik eta argazkitik abiatuta, ikusizko artista honek teknika ezberdinak erabiltzen ditu eduki autobiografikoarekin, immigrazioarekin eta identitatearekin lotutako irudi abstraktuak eta figuratiboak sortzeko, bai eta egoera soziokulturalarekin ere.
MawatreS
Artista, bitartekaria eta komisarioa, eta irakasle gonbidatua EHUko Arte Garaikide, Performatibo eta Teknologikoko Masterrean. Gaur egun, “Esku-hartze artistikoa esfera publikoa eraikitzeko” metodo gisa izeneko doktore-tesia garatzen ari da.
Vicent Fibla
Eufònic festival
Diziplinen arteko gurutzaketarekiko eta diziplina horiek testuinguruarekin eta ingurunearekin duten harremanarekiko interes handia duen kultura-kudeatzailea. Eufònic-eko sortzaile eta zuzendaria, beste proposamen, ziklo eta jardueren artean. 2021ean Tarragonako Mèdol - Centre d 'Arts Contemporànies zentroko zuzendari gisa hasi zen lanean.
David Márquez
Radar Cultura
Aholkularia, analista eta kudeatzailea. Bere interes profesionalak kulturari, turismoari, ekitaldiei edo bitartekaritzari lotuta daude, baina beti sorkuntzarekin eta arteekin harremanetan. Gaur egun, bere ikerketa-eremuak aldaketa kulturala, gobernantza eta berrikuntza instituzionala dira.
Nerea Díaz
Centro Cultural Espacio Open
Berrikuntza eta Ezagutzaren Kudeaketako Masterra. Azken 15 urteetan sektore pribatuko eta sektore publikoko proiektuen kudeaketa soziokulturalean lan egin du. Bilboko Zorrotzaurre uharteko Espacio Open-ko zuzendari eta sortzailea.
Jemima Cano
Doos Colectivo
Kulturaren, arte eszenikoen eta publikoen garapenaren inguruko proiektu askoren ekoizle, kudeatzaile eta bultzatzailea. Proiektu eszeniko ugariren parte da eta nazioarteko sareak kudeatzen ditu, beti berrikuntzaren, hizkuntzen gurutzaketaren eta teknologiaren alde.
Iñaki Lazkano
Lazarraga Kultur Elkartea
Gasteizera Euskal Filologia ikastera etorri, eta hiriaz maitemindu zen eibartarra. Gure hizkuntza eta kulturaren zale amorratua, azken honek euskal gizarteari egin diezaiokeen ekarpena ezinbestekoa dela iruditzen zaio. Kultura oinarrizko lanabes.
Amagoia Gurrutxaga
LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea
Duela 30 urte hasi zen kazetaritzan, Argia aldizkarian, eta geroztik beste hedabide askorekin kolaboratu du, hala nola Euskaldunon Egunkaria-rekin, Berria-rekin eta ETB1ekin. Iaz Hondas Saria jaso zuen LOKATZA podcastaren egile taldeko kidea da. Lanartea elkartea koordinatzen dihardu iaztik.
guk.studio
guk.studio diseinuaren pentsamenduaren eta praktikaren bidez giza erantzunak, erantzun berritzaileak eta iraunkorrak emateaz arduratzen diren profesionalen arteko lankidetza-abenturari emandako erantzun natural gisa sortu da. Enpresaren nortasuna, espazioak, erabiltzailearen esperientzia eta gizarte-berrikuntza diseinatzeko proiektuetan parte hartu du.
David Roselló
Dagaz
Kultura-kudeatzailea eta kultura-aholkularitza-, prestakuntza- eta kudeaketa-arloko Nexe cultural sl -ko zuzendaria. Bartzelonako Unibertsitateko Kultur Kudeaketako Masterra kudeaketan, ekintzan, irakaskuntzan eta aholkularitzan garatu du bere ibilbide profesionala, betiere kulturaren arloan.
Fran Quiroga
Investigación+Creación contemporánea
Ikertzaile transdiziplinarra. Zientzia Politikoetan lizentziatua USCn eta Concomitentes proiektuaren koordinatzailea. Ruraldecolonizado edo Fiestas Raras bezalako ikerketak zuzentzen ditu. Eta Atlantikoko Kultur Paisaiak Ikertzeko Zentroaren Plan Estrategikoa ere koordinatu du.
Ander Gondra
Kultur Soleil S. Coop.
Antropologoa eta artearen historialaria, hamarkada bat darama San Soleil Edizioetan editore gisa egiten duen lana historia- eta kultura-ikerketa eta dibulgazioko beste proiektu askorekin (hitzaldiak, erakusketen komisarioak, jaialdien programazioa, etab.) uztartzen.
Eva Gurria
LO que Viene
Soziologo gisa, lan-ibilbide luzea du lurralde-plangintzako eta plangintza estrategikoko gaietan. 2017tik EDER Partzuergoko kide da, eta Eskualdeko Estrategiaren arloko arduradun kargua betetzen du.
Aroa Arrizubieta
Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Bertako Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle. 2016an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen lehendabiziko aldiz. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen.
Ane Gebara
1989an jaiotako Gasteiztarra. Magisteritza ikasi eta ipuinak kontatzen hasi zen, umeei lehenengo eta helduei geroago. Oholtzari gustoa hartu eta egun antzerkian ere aritzen da, besteak beste, Les Bobe Bobe konpainiaren kide delarik..
Josune Velez de Mendizabal
20 urteko ibilbidea egin du kazetaritzan non kultura arloa landu duen batik bat. Esatari eta koordinatzaile lanetan aditua da bai prentsan eta irratian, eta eskarmentu handia du ekimen publiko zein pribatuetako ekitaldiak aurkezten.
Leire Martínez
Artearen Historian Graduatua, UPV/EHUn. KulturAraba Bulegoan Euskal Herriko artistei eta kultur eragileei laguntzeko hainbat proiektutarako kultur kudeatzailea eta bitartekaria.