null Naipeseko Fournier Museoak "Musikarta. Musika kartetan" erakusketa eraman du Amurriora

Naipeseko Fournier Museoak "Musikarta. Musika kartetan" erakusketa eraman du Amurriora

Naipeseko Fournier Museoak

Arabako Foru Aldundiak, BIBAT Arabako Fournier Karta Museoaren bitartez, "Musikarta. Musika kartetan" erakusketa ibiltaria aurkeztu du Amurrion. Erakusketa martxoaren 3tik martxoaren 24ra bitartean egogo da ikusgai La Casona erakusketa aretoan.  

2025ean Arabako museoan aurkeztu ondoren, erakusketak lurraldean zehar egingo duen ibilbideari ekingo dio orain, Fournier Karta Museoaren bildumako karta sorta zainduak, gaia musika dutenak, jendearengana hurbiltzeko. 

Erakusketak hainbat fabrikatzaile eta herrialdetako 60 karta sorta baino gehiago biltzen ditu – batez ere Europakoak–, XVIII. mendetik XXI. mendera bitarteko aleekin.  Ez dira jolaserako karta sortak soilik, formatu txikiko benetako artelanak ere badira, eta haietan musika da protagonista nagusi. 

Hautatutako piezen bidez, erakusketak hainbat ikuspegitatik islatzen du kartetan musikak duen presentzia: musika tresnen eta sinboloen irudikapena, konpositoreen eta interpreteen erretratuak edo musika ikaskuntzarako hezkuntza baliabide gisa sortutako karta sortak.

Ibilbide horretan, musika generoen eta estiloen berrikuntza islatzen duten XX. mendeko adibideak ere sartzen dira –jazzetik, rock-etik eta pop-etik musika elektronikora edo hip-hop-era–, baita musika gaia haur unibertsoarekin, ipuin tradizionaletako pertsonaiekin edo animazioan oinarritutako diseinuekin konbinatzen duten karta sortak ere.

Gainera, bisitariek karta batzuen musika entzun ahal izango dute Borreas Cámara taldeak egindako grabazioen bidez. 

Erakusketa dela eta, tailer bat antolatuko da Amurrion, Udal Musika Eskolarekin lankidetzan, musikaren eta karten arteko harremana adin desberdinetako publikoengana modu parte-hartzailean hurbiltzeko. 

"Musikarta"k lurraldeko beste herri batzuetatik jarraituko du urtean zehar.

Erakusketa: Musikarta. Musika kartetan 
Egunak: 2026ko martxoaren 3tik 24ra 
Lekua:  La Casona. Erakusketa aretoa:
Helbidea: Aldai,1. Amurrio
Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera, 110:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00 – 14:00