null Nacho Castellanos - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Concierto

Música

Nacho Castellanos & Gato Murr - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Nacho Castellanos & Gato Murr - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Nacho Castellanos & Gato Murr

Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.

Programa hau 2011tik egiten da  "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin elkarlanean, hortaz, interpreteen kalitatea ziurtatuta dago. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Ekora, Araia, Laudio, Argantzun, Aramaio eta Gaubea herrietan.

Nacho Castellanos kontratenorrak inauguratuko du zikloa abuztuaren 4an, Iekoran. Ismael Campanero eta David Palancarekin batera egingo du, eta Bach, Haendel, Purcell eta Babellen obrak joko dituzte.

 

Nacho Castellanos: Contratenor
Ismael Campanero: Violone 
David Palanca: Clave

Egitaraua


•    G. F. Händel (1685 - 1759)

  •   «The Arrival of the Queen of Sheba» (arreglo para clave y violone) - Solomon HWV 67
  •   «Va tacito e nascosto» - Giulio Cesare in Egitto, HWV 17

•    J. S. Bach (1685-1750)

  • «Partita para violín nº 2, BWV 1004: Allemande» 
  • «In deine Hände - Actus Tragicus, BWV 106»

•    John Eccles (1668-1735)

  • «The Mad Lover»

•    G. F. Händel (1685 - 1759)

  • Cantata «Dolce pur d'amor l'affanno» HWV 109

•    Henry Purcell (1659-1695)

  • «Crown the altar (arreglo para clave y violone)» - Celebrate this Festival, Z 321
  • « Strike the viol - Come, ye sons of art, away, Z323 no.5 (Birthday Ode for Queen Mary, 1694)»
  • «Suite en re mayor, Z. 667 Prelude - Allemande - Hornpipe»
  • «Sweeter than Roses, Z. 585»

•    William Babell (1690-1722)

  • Preludio en do 

•    G. F. Händel (1685 - 1759)

  • «L’empio, sleale, indegno» - Giulio Cesare in Egitto, HWV 17

Nacho Castellanos

Madrilen jaio zen, eta 9 urte zituela hasi zen musika ikasten, lehenengo klarinetista gisa, eta gero abeslari gisa. Geroago, kontratenor ikasketak hasi zituen, antzinako musikako musikari ospetsuekin batera, besteak beste Raquel Andueza, Xavier Sabata, José Hernández Pastor, Ruth Iniesta eta Luis Calero, eta Italiara joan zen ikasketak perfekzionatzera, Marianna Brilla eta Lisa Paglin maisuekin.

Hainbat orkestrarekin lan egin du, hala nola Santa Zezilia Orkestra Klasikoarekin, Filarmonia Orkestrarekin eta Zamorako Gazte Orkestrarekin, hainbat zuzendariren batutapean: Kynan Jones, José Luis López Antón, Pascual Osa eta beste. 

Lehen Barrokotik klasizismo mozartiarrenera arteko errepertorioa dauka. Bakarlari aritu da honako areto hauetan: Musika Auditorium Nazionala, Alcalá de Henaresko Komedia Antzokia, Zamorako Antzoki Nagusia, Pozueloko Mira Antzokia, Boadilla del Monteko Auditoriuma...

2023an, Gato Murr ensemblea eratu zuen, Barrokoko errepertorio ezagunenaren eta oraindik aurkitu gabe dauden musika harribitxi txikien arteko oreka aurkitu nahian, ohikotasunetik irteten diren eta hitzetatik abestia oparitzea xede duten errezitaldiak eskaintzen saiatuz. 

David Palanca

David Palanca 6 urterekin hasi zen pianoa jotzen ikasten bere jaioterrian, Leonen, eta bi urte geroago hasi zen klabezina ikasten. Graduko ikasketak klabezineko espezialitatea eginez osatu zituen Zaragozan, ohorezko matrikularekin, Silvia Márquezen tutoretzapean, eta musika ikerketari buruzko master amaierako ikerketan ohorezko matrikula lortu zuen. 

Nazioarteko maisuen aholkuak jaso ditu, besteak beste Olivier Baumont, Bertrand Cuiller, Pierre Hantaï, Kenneth Weiss eta Christophe Roussetenak.

2014an lehen saria jaso zuen Espainiako Musikari Gazteen Lehiaketa Iraunkorrean. Urte berean, 2014an, gazteentzako Bach nazioarteko lehiaketan epaimahaiak Ohorezko Aipamen bat eman zion, eta Publikoaren Ohorezko Saria ere eskuratu zuen. Claudio Prieto lehiaketa irabazi zuen 2011n, eta AIErekin bira bat 2017-2018 denboraldian.

Klabezin jotzaile bakarlari gisa, errezitaldiak eskaini ditu Bartzelonako Palau de la Música Catalanan, Juan March Fundazioan eta Espainiako Liburutegi Nazionalean, esate baterako. 

Kontzertuetan lankidetzan aritu izan da, bai Espainian, bai Europan, besteak beste, "Forma Antiqva", "Infermi d'Amore", "Collegium Musicum Madrid", "Los Mvsicos de sv Alteza" eta "Nereydas" taldeekin. Eduardo López Banzoren laguntzailea da CNDMk koordinatzen dituen kantu historikoari buruzko ikastaroetan. 

Azken urteotan, Davidek kontzertuak ematea eta ikertzaile eta irakasle lana nazioarteko ospea duten proiektu eta musikariekiko prestakuntzarekin uztartu ditu. David klabezineko eta ganbera musikako irakaslea da Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (CSMA).

Ismael Campanero

Ismael Campanero (Madril, 1997) azkar ari da Europan biolin eta kontrabaxu jotzaile gisa izen ona lantzen.

Kontrabaxu ikasketak Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen, eta 2019an amaitu zituen, karrera amaierako sariarekin. Lehen prestakuntza etapa horretan, kontrabaxu jotzaile bakarlaria izan zen Alemaniako Schleswig-Holstein Musik Festival Orchestra-n eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean, eta, gainera, normalean lankidetzan aritzen zen orkestra sinfoniko profesionalekin, hala nola RTVE, ORCAM eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin.

Gaur egun, Ismael maiz aritzen da lankidetzan munduko antzinako musikako talde nagusietako batzuekin, besteak beste Il Pomo d'Oro, Jupiter, Arcangelo, Balthasar Neumann eta The English Concert taldeekin, Europako eta Amerikako areto garrantzitsuenetan. Jarduera bizia du, halaber, Espainiako talde garrantzitsuenetako batzuekin, hala nola La Ritiratarekin, Musica Alchemicarekin eta OBNIrekin.

Antzinako musikaz gain, Ismael beti erakarri izan dute jazzak, inprobisazioak eta hainbat kulturatako musikak, eta aniztasun hori bere nortasun musikalean islatzen da, eta oso aktibo dihardu esparru oso desberdinetan.

2017tik 2020ra bitartean, Wave in Tempo proiektua zuzendu zuen, antzinako musikara soinu ikuspegi desberdinetatik hurbiltzeko eta esperimentaziorako espazio gisa. Horren ondorioz, proiektu pertsonal berriak sortu dira; haien artean, nabarmentzekoa da The New Violoneren grabazio diskografikoa, Daniel Oyarzabalekin batera bikotea osatuta, Barrokoko konpositore handien bidez ahaztutako musika tresna horri bakarlari ahotsa ematen diona

 

    

Datak

2023/08/04

Ordutegia

20:00

Tokia

Bercijanako Baseliza

Iekora

laguntzailea

 

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia