null Otatzako altxorra . Arabako Arkeologia Museoa. "Kultura etxez etxe"

Otatzako altxorra . Arabako Arkeologia Museoa. "Kultura etxez etxe"

14/05/2020 - 14/04/2020

Eszisio bidez apaindutako kutxak. La Hoya (Guardia). Arabako Arkeologia Museoa.

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:

Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arkeologia Museotik ekartzen dizuegu.


Otatzako altxorra

Otatza (Foronda, Gasteiz)

XIII. mendean 5.000 txanponetik gora ezkutatu zituen norbaitek eta ez ziren berreskuratu Foronda aireportuko lanak egin ziren arte.

Indusketa arkeologikoari esker, zilarrez estalitako kobrezko 5.000 txanpon baino gehiago aurkitu ziren. Txanpon horiek norbaitek ezkutatu zituen, baina ezin izan zituen berreskuratu. Hori guztia Erdi Aroan gertatu zen, XIII. mendearen hasieran, Gaztelako Alfontso VIII.aren erregealdian. Alfontso VIII.ak Gasteiz kendu zion Nafarroako Erresumari 1200. urtean. Hala ere, geroagokoa ere izan zitekeen, Alfontso X. Jakituna errege zenean.

Argibide gehiago

 


Kultura etxez etxe

Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

 

Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu

Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.

Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.

Azkenik, aipatzekoa da ArtiumSanta Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.