Motibazioa, erreakzioa eta autozaintzarako tresna profesionalak. Marta C. Dehesa (Cola de perro) - kulturaraba
Motibazioa, erreakzioa eta autozaintzarako tresna profesionalak. Marta C. Dehesa (Cola de perro)
Urriak 28, asteazkena, 18:00 - 20:00
Arte eta kultura sare bat dago, sormena, trebetasuna eta talentua dituena, baina oso modu prekarioan eta batere jasangarria ez den eran egiten du lan.
Prestakuntza eta informazioa ezinbesteko tresnak dira norberaren "ohitura txarrak" aldatzeko, bai eta esparru juridiko, laboral eta fiskala aldatzea eta jardunbide egokiak ezartzea bultzatuko duen ekintza kolektiboari eusteko ere. Negoziatzeko gaitasuna eta indarra, erabakitzeko ahalmena, eta segurtasun juridikoa ematen dizkiguten tresnak dira, eta gure eskubideak hobeto defendatzen laguntzen digute. Eta, batez ere, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira orain, krisiaren zeharkako ondorioak eta ondorio zuzenak gainditzeko, etengabe krisian dagoen sektore honetan.
Marta C Dehesa (www.coladeperro.com) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kulturaren sektorean. Aholkularia, irakaslea eta abokatua da eta jabetza intelektualean aditua, bai eta negoziazio tresnetan eta jardunbide egokietan, eta artista, sortzaile, elkarte, eskola eta erakundeentzako lan, zerga eta merkataritza baliabideetan ere.