Monica melcova eu - kulturaraba
Mónica Melcova
15/07/2021 - 15/07/2021

Ordutegia: 20:30
Tokia: Karmengo Eliza - Gasteiz
Prezioa: Doan. Edukiera mugatua
PROGRAMA
Louis MARCHAND ( Lyon 1669 - Paris 1732 )
Grand Dialogue en Ut *3ème Livre
Antonio VIVALDI - Johann Sebastian BACH
( Venezia 1678 - Wien 1741 ) - ( Eisenach 1685 - Leipzig 1750 )
Schmücke dich o liebe Seele BWV 654
Concerto D dur RV 230 / BWV 972
Allegro - Larghetto - Allegro
Louis VIERNE ( Poitiers 1870 - Paris 1937 )
Berceuse op.31 nr.19
Maurice RAVEL ( Ciboure 1875 - Paris 1937 )
Prélude /Le Tombeau de Couperin/
Monica MELCOVA ( Eslovaquia 1974 )
Improvisación
MÓNICA MELCOVA

Eslovakian jaioa, 5 urterekin hasten da musika ikasten. Bere jaioterrian pianoa eta organoa ikasi on-doren, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean sartu zen, non organoa ikasi zuen Michael Radulescurekin, eta Magistra Artium gradua lortu zuen Ohorezko aipuarekin eta Austriako Gobernu Federalaren Bikaintasun Sariarekin.
Ondoren, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen Hobekuntza Zikloan, eta Meyer Fundazioaren eta Société Genéra-le erakundearen Musika mezenasgoaren beka jaso zuen. Era berean, Nadia et Lili Boulanger Nazioarteko Fundazioak beka bat eman dio Lyongo Goi Maila-ko Kontserbatorio Nazionalean bere inprobisazio ikasketak egiteko, Loïc Malliéren zuzendaritza-pean.
Arrakastaz parte hartu du hainbat lehiaketatan: Brujasko Jaialdian Ohorezko Diploma (1997), Žili-nako Jaialdiko Publikoaren Saria (1998), UNESCOren Lisboako Lehiaketan Sari Berezia (2000). 2002/03 aldian organista titular izendatu zuten Sapporo Concert-Hall-en (Japonia) egoitzan, kontzer-tista eta irakasle gisa, eta errezitaldiak eskaini zituen herrialdeko kontzertu-areto nagusietan.
2012ko irailean, "Grand Prix de Chartres" nazioarteko lehiaketako epaimahaikide gisa gonbidatu zuten.
Gaur egun inprobisazio irakaslea da Donostiako "Musikene" Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian eta organo irakaslea Royal Danish Academy of Music in Copenhagenen