null Miriam Cepeda eu

Miriam Cepeda

23/07/2021 - 23/07/2021

Miriam Cepeda

Ordutegia: 19:00
Tokia: Santa Maria Eliza - Agurain
Prezioa: Doan. Edukiera mugatua

PROGRAMA

 

Fray Fernando EGUIGUREN (1743-?)

Concierto Airoso

 

J.K.F. FISCHER (1656-1746)

Chaconne

 

P. A. SOLER (1729-1783)

Sonata de clarines n. 54 en Do M

 

Henry PURCELL (1659-1695)

Ground

 

Johan Jacob FROBERGER (1616-1667)

Toccata II en re menor

 

SCARLATTI (1685-1757)

Sonata K. 295

 

J.B. CABANILLES (1644-1712)

Pasacalles II de I tono

 

J.S. BACH (1685-1750)

Preludio y fuga en lam BWV 543

MIRIAM CEPEDA

Miriam Cepeda

Bilbon jaio zen 1982an. J.C. Arriaga Goi Mailako Musika kontserbatorioan ikasi zuen eta Piano, Solfeo eta Pedagogia musikaleko goi-mailako tituluak lortu zituen. Geroago, Donostiako F. Escudero kontserbatorioan sartu zen, eta organo eta klabe titulu profesionala lortu zuen, Esteban Elizondo eta Loreto F. Imazekin, hurrenez hurren. Kalifikazio gorenarekin amaitzen ditu organo ikasketak Esteban Landart eta Löic Malliérekin, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene), Donostian.

Hainbat kontzertu eman ditu Valladolideko katedralean, "Las Huelgas Reales" en monasterioan, Sto. Toribio de Liébana-ko monasterioan, "Musique en Côte Basque" jaialdian, "Ziortzako Kontzertuak"jaialdian, Arabako Organo jaialdian, etab.

2006tik aurrera, Luis Alberto Requejo Bilboko Orkestra Sinfonikoko klarinete-jotzailearekin bikotea osatu du, eta hainbat kontzertu eman ditu.

Begoñako Andra Maria basilikako organista da eta Santanderko "Jesús de Monasterio" Kontserbatorioko organo irakaslea, kontzertuekin batera.