Mahai sektorialak - Arabako Kultura Batzordea - kulturaraba
Conferencia
Jornada
Otros
Kulturaraba
Mahai sektorialak - Arabako Kultura Batzordea
Lurraldeko kultura-sektoreari hirugarren aldiz dei egiten zaio Arabako Kultura Batzordean aurreikusitako mahai sektorial eta iraunkorretan parte har dezan. Mahaiak berriro ere aukera paregabea izango dira Arabako kultura- eta sormen-sektoreak egungo egoerari buruz hausnartzeko eta gure lurraldeko kulturaren etorkizuneko erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko. Bilerak aurrez aurre egingo dira, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Zehazki, honako mahai hauek deitu dira: Kontsultatu hemen aztertu beharreko gaiak. Arabako Foru Aldundian eta kultura-sektorean lurraldeko eragile guztiak animatu nahi ditugu mahaietan aktiboki parte hartzera. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Gainera, urriaren 21ean lurralde-mahai bat egongo da Artziniegan eta, amaitzeko, Kultura Batzordea urriaren 24an bilduko da eta jasotako ekarpenen balantzea egingo du. Mahai sektorialei, Kultura Batzordeari eta Kultura eta Kirol Sailaren plangintza estrategikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.MAHAI SEKTORIALAK. 2025eko IRAILA-URRIAN.
GORDE DATA ETA PARTE HARTU!
ARABAKO KULTUR ETA SORMEN ERAGILEENTZAKO DEIALDIA
irailaren 30ean, urriaren 16an, 17an eta 21ean
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Gasteiz
Arabako kultura-eragileei
Doan