MAZOKA 2024 - kulturaraba
MAZOKA 2024
MAZOKA 2024, ARTE IRISGARRIA BERE ILUSTRATZAILEEN ESKUTIK: ABENDUAREN 20AN IREKIKO DITU ATEAK, 18:00ETAN.
Mazoka, patrika guztientzako arte eta ilustrazio aplikatua, Gabonen aurreko hitzordu gisa itzuliko da Gasteizera, abenduaren 20, 21 eta 22an.
Mazoka Estatu mailako lehen erreferentzia da Azoka Grafiko gisa eta haren IX. edizioa abenduaren 20, 21 eta 22an izango da, Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Gabonen aurreko hitzordu ezin hobea izango da, azken orduko opari paregabe horiek eskuratzeko, giro magiko eta ilustratu batean, artelan originalak, erreprodukzioak edo salmentara mugatutako tiradako produktuak prezio eskuragarrietan eskaintzen dituen arte-azoka baita. Hori guztia, horiek sortu eta marraztu dituzten diziplina eta teknika guztietako ilustratzaile, marrazkilari eta artista bisualen eskutik zuzenean, zeinak opari bakoitzaren prozesua, inspirazioa, teknika edo historia zuzenean partekatuko baitute.
Montehermoso identitate bisualarekin eta koloreekin apainduko da berriro aurten, urte guztiak dira desberdinak —beraz, ur biltegia bera artelan bihurtzen da—, IX. edizioaren kartelean inspiratuta. Kartela Yolanda Mosquera mazokalari ohi eta Ilustrazioaren Euskadi saridun arabarrak sortutakoa da.
AZOKA erakusketa bat da, egile esanguratsuen obrak edo produktuak erosteko aukera ematen duena, baina babes-, bizikidetza- eta topaketa-gune bat ere bada, non hainbat proiektu eta elkarlan sortzen diren. Komunitate edo anaitasun kontzeptu horretan oinarrituta, IX. edizioko kartelaren ilustratzaileak, Mosquerak (Amurrio, 1973), oiloaren eta txiten metafora oparitzen digu:
Mazokak, niretzat, mazokalari ohi eta lagun gisa, babesa irudikatzen du.
Ogibide bat ez ezik, balio batzuk ere babestea. Xehetasuna, zaintza, txikia eta handia den hori babestea. Ogibidearen duintasuna. Kongregazioa ere sinbolizatzen du, non eliztarrak bat baikatoz mundu ederrago bat ulertzeko.
Oilo hori, garai batean edozein azokaren parte izan zitekeena, orain berriz marrazten da Mazokan. Hegala zabaltzen du eta beroa ematen du. Txitek oskola hausten dute, bakoitzak teknika eta estilo grafiko bat irudikatzen du, eta bizitza ospatzen dute.
PROGRAMA
LARUNBATA, ABENDUAK 14, 12:00-14:00
ORTUÑO ARETOA (+1 SOILARUAN, Sarrera librea aretoa bete arte)
- HISTORIAREN DIBULBATZAILEEN PODCASTA ZUZENEAN + MAZOKA, 24. ATALA "KANONETIK KANPO"
OSTIRALA, ABENDUAK 20, 18.00TIK-21:00 (-2 soilaruan)
- 17:30 BEKIKASLE Mazoka-“Laboral Kutxa” Beka ematea (Eu+Gazt)
- 18.00 AZOKA JENDEARI IREKITZEA
- 18:00-20:00 Ilustramatoia
- 19:00 Bisitaldi gidatua MAZOKALARIAK+MAZOKA LAGUN (Eu+Gazt)
LARUNBATA, ABENDUAK 21, 11:00-21:00 (-2 soilaruan)
- 11:00 h. Egun on!
- 11:30 Bisitaldi gidatua MAZOKALARIAK+MAZOKA LAGUN (Eu+Gazt)
- 12:00-14:00 Aholkularitza Ilustratua (Eu+Gazt)
- 12:30 “Peonza” aldizkariaren aurkezpena (Gazt) 18:00-20:00 Ilustramatoia
IGANDEA, ABENDUAK 22, 11:00-19:00 (-2 soilaruan)
- 11:00 Egun on!
- 11:30 Bisitaldi gidatua MAZOKALARIAK+MAZOKA LAGUN (Eu+Gazt)
- 12:00-14:00 Aholkularitza Ilustratua (Eu+Gazt)
- 12:30 “Behinola” aldizkariaren aurkezpena (Eu)
- 17:30 “Cafés La Brasileña”-ren sari banaketa “stand onenari”
- 18:00-19:00 Ilustramatoia
- 18:30 “Dena DANArako” saskiaren zozketa. Dohaintza APIVi, Valentziako Ilustrazioko Profesionalen Elkarteari.
OSTIRALA-LARUNBATA-IGANDEA (-2 soilaruan)
MARRAZKI AZOKA 40 Mazokalariren posturekin UR BILTEGIAN
MAZOKA LAGUN, proiektu lagunak: JOVELLANOS ARETOA
Elkarrizketak “BOZGORAILU BAT ILUSTRAZIOARENTZAT”
“Un Periodista en el Bolsillo”ren podcasta ATRIOA
Haurrentzako marrazkiteka eta zuzeneko sormena