Larunbat musikalak. Noelia Ibáñez eta Amaia Zipitria - kulturaraba
Música
Cultura
Kulturaraba
Larunbat musikalak. Noelia Ibáñez eta Amaia Zipitria

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2026ko Larunbat musikalen programazioak azaroan Arte Ederren Museoan Noelia Ibáñez eta Amaia Zipitria aurkeztuko dizkigu.
- NOELIA IBÁÑEZ - Mezzosoprano
- AMAIA ZIPITRIA - Piano

MAITASUNA TXORI MENDERAKAITZA DA
EMAKUME ASKEAREN MUSIKA ERRETRATUA
Bizeten operaren Carmen protagonistak beti piztu du miresmena, grina, jakin mina... Hainbat ikuspuntutatik landu da, hainbat eszenaratze izan ditu. Femme fataleren ikono gisa ere etiketatu dute.
Baina, zer esan nahiko zigun Carmenek bere ikuspuntutik?
Carmen bere bidea askatasunez aukeratu zuen emakumea zen eta horren ondorioak onartu zituen: hil, bai, baina aske hil. Carmenen maitasuna zintzoa da, baldin eta bere izaera eta autonomia errespetatzen badira. Bere izaera maitatzen dakiena maitatuko du. Carmen askatasunaren aldeko oihu bat da, eta haren opera estreinatu zenetik 150 urte igaro diren arren, askatasun hori lortzeko zain gaude oraindik. Gizarteak eta historiak ezarri dizkietan mugak onartu ez dituzten emakume argitsu, menderakaitz eta aske guztien aitzindaria da bera.
Programa honek bidaia bat proposatzen du emakume baten pasioaren, independentziaren eta zaurgarritasunaren adierazpen desberdinetan barrena, emakume askearen ikur den Carmenen pertsonaiaren eskutik.
Dalila (Sain Saëns) pertsonaiaren intentsitatetik hasi eta Weilen ironiaraino eta Poulencen sentsibilitate poetikoraino, non emakumea ironiatik eta maitasunaren zauriaren ikuspuntutik behatzen den, eta Carmenen aria adierazgarrienetatik igaro eta Montsalvatgeren Kantu Beltzen sentsualitateareraino, ahotsa emozio unibertsalen narratzaile bihurtzen da. Mignon ahaztu gabe; haren ariak zehatz-mehatz islatzen du herri bohemioaren benetako askatasuna, non etxearen nozioa unibertsala den: "han bizi eta han hil nahi dut".
Lan bakoitzak Carmenek gorpuzten duen askatasunaren aurpegi bat erakusten du: amets egiten duenarena, sufritzen duenarena, seduzitzen duenarena, aurre egiten duenarena eta beldurrik gabe maitatzen duenarena.
PROGRAMA
“Violon” – Fiançailles pour rire – F. Poulenc
“La reine de coeur” – La courte paille – F. Poulenc
Je ne t’aime pas – Kurt Weil
«Mon cœur s’ouvre à ta voix» - Samson et Dalila – C. Saint Saëns
Gnossienne nr 3 – E. Satie
«L’amour est un oiseau rebelle» - Carmen – G. Bizet
«Connais-tu le pays» - Mignon – A. Thomas
«Près des remparts de Séville» - Carmen – G. Bizet
Milonga del ángel – A. Piazzola
Cinco Canciones Negras – X. Montsalvatge
NOELIA IBÁÑEZ

Gasteizko mezzosopranoak opera kantuan eman zituen lehen urratsak Bukaresteko Musika Unibertsitate Nazionalean. Ondoren, Genevako Haute École de Musique-n graduatu zen, eta Genevako Hiriko Sari Berezia jaso zuen 2018an, bere talentuagatik eta hiriaren eragin musikalari egindako ekarpenagatik. 2022an, concertino diploma ere lortu zuen Parisko École Normale de Musique Alfred Cortoten.
Bere prestakuntzan, Noeliak bere ahots teknika lantzeko eta hobetzeko aukera izan zuen operaren munduko abeslari ospetsuekin, hala nola Teresa Berganza, Maria Bayo, Vladimir Chernov, Sophie Koch, Stephanie d 'Oustrac, Anna Samuil eta George Peteanekin, besteak beste.
2021ean, Malvina eta Denise Menda Fundazioaren beka jaso zuen (France Fundazioaren funtsa gazte bakarlariak sustatzeko), eta, 2022ko uztailean, L 'Hipposíndrome de Cagnes sur Mer-en Voix-eko Grand Prix sariaren hirugarren saria jaso zuen. Finalista izan da nazioarteko kantu lehiaketa ospetsuetan, hala nola Parisko Nazioarteko Kantuko Enesco Lehiaketan (8. edizioa) eta Bézierseko Nazioarteko Kantu Lehiaketan (3. edizioa).
Niza Kosta Urdineko operan egin zuen debuta 2022ko ekainean, S. Monterisi eta M. Thomasen Babelen ekoizpenean Gaia interpretatuta. Halaber, Bizeten Carmenen papera egin zuen Nigella Musika Jaialdian (2023) Takenori Nemotoren zuzendaritzapean eta Mireille Larrocheren eszenaratze batean, eta paper hori bera errepikatuko du 2026ko denboraldian Parisen eta Rennesen. 2024an, Noeliak Nouvelle Adept pertsonaia interpretatu zuen Laurent Petitgirarden Guru operaren Frantziako estreinaldian. Ekoizpen hori Nizako Kosta Urdina Operak eta Nizako Antzoki Nazionalak elkarrekin ekoiztu zuten Urte berean, mezzosopranoak lehen aldiz Mercedesen papera interpretatu zuen Bizeten Carmen operan, Estrasburgoko Musika eta Kongresu Jauregian egindako bertsio erdi-antzeztu batean. Aipatzekoa da, halaber, Gattièresko Jaialdi Lirikoan parte hartu zuela Opus Opéra konpainiarekin, baita Nizako Operan ere. Bertan, 2024an, Pucciniren La Rondine operan Suzyren eta Loletteren paperak interpretatu zituen. 2025ean, jaialdi berean, Beppe pertsonaia antzeztu zuen L'amico Fritz operan
Aldi berean, Noeliak bere sorterriko musika errepertorioa sustatzen du. Horretarako, Josu Okiñenarekin lan egiten du nazioartean ospetsuak diren euskal konpositoreen lanak (Aita Donostia, Félix Lavilla eta Pascual Aldave, besteak beste) eta Manuel de Falla eta beste konpositore espainiar batzuenak errepertorioan txertatzeko eta sustatzeko. Jarduera hori nazioarteko errepertorio klasikoko obrekin txandakatzen du. Errepertorio hori Espainiako hainbat hiritan interpretatzen du, jaialdi eta kontzertu ziklo ugariren bidez; besteak beste, Capuchinos Zikloaren, Aita Donostia Jaialdiaren, Batura Zikloaren eta Arrecifeko Kontzertu Klasikoen Zikloaren bitartez. Maiz interpretatzen duen errepertorio hori funtsezkoa da bere musika estiloa eta artista nortasuna definitzeko.
AMAIA ZIPITRIA

Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen. Andoainen, Donostian, Baionan eta Rotterdameko Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Pianoko goi mailako titulua nota onenekin lortu zuen, eta Ganbera Musikako irakasle titulua ere eskuratu zuen, Goi Mailako Ikasketen Amaierako Ohorezko Saria jasota.
1993tik 1998ra bitartean Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko (JONDE) kide izan zen, eta RTVEko Orkestrarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Cadaquéseko Orkestrarekin eta beste hainbatekin aritu zen lankidetzan, nazioarteko ospe handiko zuzendari askoren agindupean: Carlo Maria Giulini, Philippe Entremont, Gianandrea Noseda, Víctor Pablo Pérez, Juanjo Mena eta Ernest Martínez Izquierdo.
Piano jotzaile laguntzaile izan zen Zakhar Bronen biolin katedran (Madrilgo Reina Sofía Eskolan), Eduardo Martínez maisuaren oboe eskoletan (Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Musika Gelan), eta beste hainbat maisuk emandako ikastaroetan: Vadim Repin, Maksim Vengérov, Silvia Marcovici, Isabel Vila, Nicolas Chumachenco eta abar. Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikenen), biolontxelo eta klarinete errepertorioko irakaslea da, Asier Polo eta José Luis Estellésen eskoletan.
Hamaika urtez Donostiako Orfeoiko pianista izan da, eta maila handiko hainbat abesbatzarekin lankidetzan aritu eta kontzertuak eskaini ditu, besteak beste, Andra Mari Abesbatzarekin, KUP Taldearekin, Euskal Herriko Gazte Abesbatzarekin, Orfeón Pamplonésekin eta Conductus Ensemblekin. Gaur egun, Esteban Urzelaik zuzentutako Suhar Koruaren eta Aitor Biainek zuzendutako Hots Abesbatzaren pianista da.
Bere kontzertu jarduerari esker, Madrilgo eta Bartzelonako Auditorio Nazionalean, Zaragozan, Sevillan, Malagan, Oviedon, Bilboko Euskaldunan, Kursaalean eta beste hainbat auditoriotan jo du; eta Espainiatik kanpo ere aritu da, Kroazian, Italian, Frantzian, Suitzan eta Ingalaterran.
Bere grabazioen artean nabarmentzekoak dira Jesús Villa-Rojoren 2. Sonata, Asier Polo biolontxelistarekin batera grabatua (NAXOS); Poulencen Babar lanaren ganbera talde bertsioa, Cadaquéseko Orkestrako kideekin grabatua (TRITO); Debussyren Sonata, Irene Echeveste biolin jotzailearekin; Tartiniren Sonata, Erica Ramallo biolin jotzailearekin (SONY); eta Soinuaren bidaia diskoa, Alberto Urretxo tronboi jotzailearekin batera
Tritó argitaletxearentzat, Xavier Montsalvatgeren harparako, gitarrarako eta klabezinerako kontzertuen pianorako moldaketak egin ditu.
2026/11/07
12:30
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Gasteiz
Publiko orokorra
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak urriaren 31ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.