Larunbat musikalak. Ainhoa López de Munain eta Leyre Sáenz de Urturi - kulturaraba
Concierto
Música
Cultura
Kulturaraba
Larunbat musikalak. Ainhoa López de Munain eta Leyre Sáenz de Urturi

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2025ko Larunbat musikalen programazioak talentu gazteari bultzada eman nahi dio publiko berriak erakartzeko. Zikloak otsailean Arte Ederren Museoan Ainhoa López de Munain eta Leyre Sáenz de Urturi aurkeztuko digu.
Aipatzekoa da Ainhoa López de Munain 2023an Arabako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso zuela.
PROGRAMA
Durch Zärtlichkeit und Schmeicheln (A través de la ternura y el halago) - de la ópera El rapto en el Serrallo
W. A. Mozart
Ach, ich fühl’s (Oh, lo siento)
de la ópera La flauta mágica
W. A. Mozart
Giunse al fin il momento… Deh vieni non tardar (Llega al fin el momento… Ven, no tardes)
de la ópera Las bodas de Figaro
W. A. Mozart
Chacun le sait (Todos lo saben)
de la ópera La hija del regimiento
G. Donizetti
Regnava nel silenzio… Quando rapito in estasi (Reinaba en el silencio… Cuando en éxtasis)
de la ópera Lucia di Lammermoor
G. Donizetti
Où va la jeune Hindoue (¿Dónde va la joven hindú?)
de la ópera Lakmé
L. Delibes
En un país de fábula
de la zarzuela La tabernera del puerto
P. Sorozábal
Me llaman la primorosa
de la zarzuela El barbero de Sevilla
G. Giménez y A. Nieto
Goizeko eguzki argiak
de la ópera Mirentxu
J. Guridi
Ainhoa López de Munain
Ainhoa López de Munain soprano gasteiztarra pianoa ikasten hasi zen zortzi urterekin Jesús Guridi Kontserbatorioan, eta bertan hasi zituen gerora kantuko ikasketak. Gaur egun, goi-mailako ikasketak amaitzen ari da Berlingo Hanns Eisler Musika Goi Eskolan, Ewa Wolak mezzosopranoaren eta Liana Vlad, Matthias Samuil eta Wolfram Rieger pianisten gidaritzapean.
Azken urteotan, nazioarteko maisu ospetsuekin bere prestakuntza hobetzeko aukera izan du, besteak beste, Juliane Banse, Mariella Devia, Anna Samuil, Thomas Quasthoff, Brigitte Fassbaender eta Ulrich Messthalerrekin.
Kontzertu ugaritan parte hartu du, errepertorio klasikoaren obra esanguratsuak interpretatuz, hala nola Mozarten Requiem eta Koroatzearen Meza, Beethovenen Fantasía Korala, Rossiniren Petite Messe Solennelle, Saint-Saënsen Eguberrietako Oratorioa, eta Bachen eta Telemannen hainbat kantata, besteak beste. Operaren arloan, hainbat rol interpretatu ditu, hala nola Amore Glucken Orfeo ed Euridice-n, Aurora Huberren Es ist über mich ein Wandel gekommen operaren munduko estreinaldian, Sophie Zimmermannen Weiße Rose-n eta Pamina Mozarten Txirula Magikoa-n; azken hau unibertsitateko proiektu akademiko baten baitan egin zuen.
Prestigio handiko zuzendariekin lan egin du, besteak beste, Manuel Nawri, Hans Graf, Tobias Walenciak eta Andoni Sierrarekin, eta eszenatoki garrantzitsuetan aritu da, hala nola Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaal Auditorioan, Gasteizko Printzipal Antzokian, Iruñeko Baluarte Auditorioan, Kantabriako Jaialdi Jauregian, Arantzazuko Santutegian, Cuencako La Merced Liburutegian eta San Lorenzo del Escorialeko Errege Monasterioko basilikan.
Era berean, jaialdi ospetsuetara gonbidatu dute, besteak beste, Donostiako Musika Hamabostaldira, Santanderreko Nazioarteko Jaialdira eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean egiten den Abendu Ziklora. 2023an, Santanderreko Musika eta Akademiaren Topaketak beka eman zion, eta 2024an, Berlingo Wagner Elkarteak emandako Bayreuth beka entzutetsua eskuratu zuen. Horri esker, Berlingo Deutsche Oper-en egindako kontzertu batean parte hartu zuen.
2024an hainbat sari irabazi zituen, hala nola, “Ciudad de Logroño” Nazioarteko Kantu Lehiaketan Hirugarren Saria, Corsica Lirica lehiaketan “Jeune Espoir” eta “Voce all’Opera” sariak, eta Vallesecoko Nazioarteko Zarzuela Lehiaketan Artifex Proart Accessit saria.
Leyre Sáenz de Urturi
Gasteizen jaio zen 1995ean (Euskal Autonomia Erkidegoa). Luis Aramburu Musika Eskolan hasi zituen bere musika ikasketak, eta Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorio Profesionalean jarraitu zuen ikasten. Interpretazioko goi mailako ikasketak Alba Ventura pianistaren zuzendaritzapean egin zituen Bartzelonako Conservatori Liceu kontserbatorioan, eta Ferrer-Salat Fundazioaren "Joves Promeses" saria jaso zuen.
Berriki, Victoria de los Ángeles Fundazioak beka bat eman dio, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan ikasketak amaitu ondoren, "Victoria de los Ángeles" Lied Masterra egiteko. Gainera, 2014an, bakarlari modalitatean eta ganbera musika modalitatean saritu zuten Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, eta, 2015ean, Gazte Musikalak programak beka eman zion Nazioarteko Lied Interpretazio Ikastaroa egiteko.
EIO eta Sebastián Iradier orkestretako kide izan da Euskadin. Duela gutxi Gasteizko Jalgi Voz Festival jaialdiaren lehen edizioan parte hartu du, Life Victoria lied jaialdian eta Santo Domingoko Antzoki Nazionalean, Serena Sáenz sopranoarekin batera. Era berean, Bartzelonako Sarrià antzokiko Lau notako operaren musika zuzendaritzan lan egin du. Gainera, bere ahots prestakuntza hobetu du, eta bi urtez egon da Kataluniako Palau de la Musicako Cor de Noies de l'Orfeó Català abesbatzan.
Bere prestakuntzan, besteak beste, Marta Zabaleta, Enrique Bagaria, Alfonso Gómez, Akiko Ebi, Wolfram Rieger eta Hartmut Höll adituen aholkuak jaso ditu.
2025/02/01
12:30
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Vitoria-Gasteiz
Publiko orokorra
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak utarrilaren 25ko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.