null FINANTZAKETA SORTZAILEAREN LABORATEGIA: NOLA EGIN AURREKONTUAK ETA NOLA BILATU FINANTZAZIOA KULTUR SEKTOREAN

FINANTZAKETA SORTZAILEAREN LABORATEGIA: NOLA EGIN AURREKONTUAK ETA NOLA BILATU FINANTZAZIOA KULTUR SEKTOREAN

FINANTZAKETA SORTZAILEAREN LABORATEGIA: NOLA EGIN AURREKONTUAK ETA NOLA BILATU FINANTZAZIOA KULTUR SEKTOREAN

AZAROAK 19 I 17:00-19:00
 Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (Orisol Aretoa) 


 

TOPAKETAK 2025-2026 gure prestakuntza-programaren barnean, Finantzaketa Sortzailearen Laborategia proposatzen dizuegu, Jemima Cano-k,  Euskadiko kultur proiektuen finantzaketan eskarmentu handia duen kultur kudeatzaile eta ekoizleak, gidatutako Topaketa saio berria.
Laborategi honetan esperimentatzeko eta zenbakiei beldurra (pixka bat) kentzeko espazioa sortuko dugu. Aurrekontu argiak eta errealistak diseinatzeko eta zure proiektuaren helburuekin bat datozen finantzaketa-iturriak identifikatzeko baliabideak ikasiko ditugu.
Helburua: Parte-hartzaileei beren proiektuak finantzatzeko tresna praktikoak ematea, kultura-kudeaketak dakartzan ekonomia- eta administrazio-erronkei segurtasun eta eraginkortasun handiagoz heltzeko aukera emanez.

Saio hau gazteleraz izango da, plaza mugatuekin.

FORMATZAILEA: JEMIMA CANO

Kultur kudeatzaile eta ekoizlea da, dantzan espezializatua. 2012az geroztik, Bilbon bizi da non Eva Guerrerorekin batera, DOOS talde artistikoa sortu zuen. Bertan, Eva Guerrerok zuzendutako dantza-ikuskizunak ekoizten ditu, bitartekaritza-jarduerak sustatzen ditu, dantzaren sektorerako Punto de Fuga gunea zuzentzen du eta kultura-kudeaketako zerbitzuak eskaintzen dizkie erakunde publikoei. Jemima Euskadiko kultura-finantzaketan aditua da, arte eszenikoei arreta berezia eskaintzen dieten era askotako proiektuetan jarduten duelarik.

 Apunta zaitez formulario betetzen hemen

Edozein kontsulta edo zalantzarako: kulturarababulegoa@araba.eus