Korterraza Araba- Film laburren jaialdia Araban - kulturaraba
Korterraza - Film laburren jaialdia Araban

Korterraza Araba Arabako Lurralde Historikoko aire zabaleko film laburren jaialdia da.
2026ko uda honetan, Korterraza Araba – Film laburren jaialdia 12. ediziora iritsi da, dibertimendua, entretenimendua eta hausnarketa eskaintzen jarraitzeko. Beti aire zabalean, Arabako eta bertako herrietako paraje bereziez gozatzeko.
Arabako aire zabaleko film laburren jaialdiak film labur onenak lurraldeko plaza eta kaleetara hurbildu ditu aurten ere, kulturaren inguruko gaualdi entretenigarri bat partekatzeko. Helburua da beti Arabako ikus-entzuleek udako gauetan jarduera dibertigarri batez gozatzea eta film laburren modalitatea hobeto ezagutzea; izan ere, film laburrak film luzeak edo telebistako saioak bezainbeste dira, kalitateari eta interesari dagokienez.
Saioek barre egiteko, hunkitzeko eta pentsatzeko istorioak proposatu dituzte, herritar guztiei zuzenduak, parte-hartzaile bakoitza irribarre batekin etxera joan dadin, gau entretenigarri bat familiarekin, lagunekin eta auzokideekin igaro ondoren.

KORTERRAZA ARABA 2025
Korterraza Arabaren edizio berri hau ekainaren 19tik irailaren 4ra bitartean egiten da.
12. edizioan, jaialdiak film laburren 38 emanaldi egingo ditu aire zabalean, 36 udalerritan, Korterrazaren saio ibiltarien barruan. Aire zabaleko film laburren saioak lurraldeko uda kulturalaren protagonista nagusietako bat dira, Arabako herritan herritar guztientzat zabalik dagoen doako jarduera.
Urtero herri bakoitzak bere film laburrak hautatzeko aukera izan du, eskuragarri dauden lau film laburren bildumen artean: Super Hautapena, Komedia, Txiki eta Mix.
| Eguna | Ordua | Herria | Modalitatea |
|---|---|---|---|
| 06/19 | 22:00 | Komedia | |
| 06/20 | 22:00 | Mix | |
| 06/27 | 22:00 | Komedia | |
| 06/27 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/02 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/04 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/04 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/04 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/05 | 22:00 | Komedia | |
| 07/09 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/10 | 22:00 | Mix | |
| 07/10 | 22:00 | Komedia | |
| 07/11 | 22:00 | Komedia | |
| 07/11 | 22:00 | Komedia | |
| 07/16 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/17 | 22:00 | Txiki | |
| 07/18 | 22:00 | Txiki | |
| 07/18 | 22:00 | Komedia | |
| 07/18 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/23 | 22:00 | Txiki | |
| 07/24 | 22:00 | Súper selección | |
| 07/24 | 22:00 | Txiki | |
| 07/25 | 22:00 | Komedia | |
| 07/26 | 22:00 | Komedia | |
| 07/28 | 22:00 | Txiki | |
| 07/29 | 22:00 | Txiki | |
| 07/30 | 22:00 | Komedia | |
| 07/31 | 22:00 | Súper selección | |
| 08/01 | 22:00 | Txiki | |
| 08/08 | 22:00 | Komedia | |
| 08/12 | 21:30 | Txiki | |
| 08/14 | 21:30 | Komedia | |
| 08/15 | 21:30 | Súper selección | |
| 08/20 | 21:30 | Komedia | |
| 08/21 | 21:30 | Mix | |
| 08/22 | 21:30 | Zehazteke/Por confirmar | |
| 08/22 | 21:30 | Mix | |
| 09/04 | 21:00 | Komedia |
Urtero herri bakoitzak bere film laburrak hautatzeko aukera izan du, eskuragarri dauden lau film laburren bildumen artean: Super Hautapena, Komedia, Txiki eta Mix.




KORTERRAZA ARABA 2025
Beste uda batez, Korterraza Arabak film laburren aire zabaleko emanaldi entretenigarri eta interesgarriekin zeharkatu zuen lurraldea. Jaialdiaren 11. edizioa izan zen honako hau, eta, guztira, 41 emanaldi egin ziren Arabako 40 herritan, 2.500 lagunek parte hartu zutela. Lehiaketak beste urte bat bete zuen, Arabako plaza eta kaleetara kultura gerturatzeko helburuarekin.
Ikus-entzuleek askotariko gai eta generotako film labur interesgarriekin gozatu zuten; Arabako lanek parte-hartze handia izan zuten (lurraldean ekoitzitako bost film labur), eta euskarazko zenbait film eman ziren (lau). Eta, hori guztia, beti bezala, doan eta herritar guztiei zabalik.
Kultura berriz ere oso presente egon zen lurralde osoko kale eta plazetan giro bikaineko saioetan, eta kuadrilla guztiek parte hartu zuten jaialdian.
Kultura Kalean! elkartea
Korterraza Araba jaialdia Kultura Kalean! elkarteak antolatzen du eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren babesa du.
Kultura Kalean! elkarteak, 2010ean kultura kalera hurbiltzeko sortu zenak, uste du garrantzitsua dela kalea gure herrien gune komun eta egituratzaile izaten jarraituko duten ekimenak bultzatzea, eta jendea etxetik atera eta esperientziak partekatzera animatzea.

Korterrazak herri guztiei eskaintzen die herri bakoitzean, aire zabalean, egin dituen film laburren hautaketa erreproduzitzeko aukera. Guztiek kalitate bikaina dute, gaiak eta pertsonaiak askotarikoak, interesgarriak dira eta hausnarketa sustatzen dute eta, ia kasu guztietan, ikus-entzule ororentzat dira egokiak. Hautaketan komedia da nagusi -aire libreko formaturako egokiagoa-, baina drama, suspensea, animazioa... ere badaude.

Korterraza konpromisoa
Korterraza film laburren jaialdiak gizarte eta ingurumen alderdiak oso kontuan hartzen ditu: iazko esperientzia positiboaren ostean, Korterraza Arabak iraunkortasun plan integral berri bat egingo du Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko eta zero emisioko ekitaldi bihurtzeko.
Urtero, Korterraza Arabak erRESPETAtuz proiektatzen du. Inguruan ditugunentzat gogaikarriak izan daitezkeen portaerei buruz herritarrei gogoeta eginarazten saiatuko diren spot batzuk dira. Aurreko urteetan, jasangarritasunaren eta birziklapenaren garrantzia, ingurukoekiko errespetua, telefono mugikorra... izan dituzte hizpide.
Aurreko edizioetan bezala, Korterraza Arabak berdintasunaren aldeko hainbat ekimen proposatuko ditu eta presentzia ekitatiboa sustatzeko neurriak bultzatuko ditu.
Nabarmentzekoa da, halaber, jaialdiak Arabako obrekin duen konpromisoa, jaialdian Arabako zinemagileen lanen zabalkundea sustatu nahi baitu, lurraldeko ikus-entzuleek haien film laburrak ezagutu ahal izan ditzaten.
Korterraza 2023ko sariak
Korterraza Arabako partehartzaileek lehiaketaren bi sari propioen irabazleak hautatuko dituzte boto bidez: Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria banatuko dituzte.
Gainera, etxeko marka den aldetik, jaialdiak hautaketaren eta ikusle-kopuruaren sariei eutsiko die, parte hartzen duten film labur guztiek ordain ekonomikoa jaso dezaten, txapelketan egoteagatik.
Aurreko edizioak: Korterraza Araba 2022
Aurreko udan, Korterraza Arabak 42 proiekzio egin zituen lurraldeko 38 udalerritan, eta 3.000 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte.
2022an saritutakoei dagokienez, Korterraza Araba Saria etxean geratu zen. Bea de Silvaren Tula film arabarrak irabazi zuen sari hau. Komedia hori izan zen ikusleek gehien baloratu zutena. Era berean, Korterraza Araba Txiki Saria ESMA eskola frantseseko Hold up komediarentzat izan zen.