null Korterraza Araba- Film laburren jaialdia Araban

Korterraza - Film laburren jaialdia Araban

Korterraza - Film laburren jaialdia Araban

Korterraza Araba Arabako Lurralde Historikoko aire zabaleko film laburren jaialdia da. 

2025ko uda honetan, Korterraza Araba – Film laburren jaialdia 11. ediziora iritsi da, dibertimendua, entretenimendua eta hausnarketa eskaintzen jarraitzeko. Beti aire zabalean, Arabako eta bertako herrietako paraje bereziez gozatzeko.

Arabako aire zabaleko film laburren jaialdiak film labur onenak lurraldeko plaza eta kaleetara hurbildu ditu aurten ere, kulturaren inguruko gaualdi entretenigarri bat partekatzeko. Helburua da beti Arabako ikus-entzuleek udako gauetan jarduera dibertigarri batez gozatzea eta film laburren modalitatea hobeto ezagutzea; izan ere, film laburrak film luzeak edo telebistako saioak bezainbeste dira, kalitateari eta interesari dagokienez.

Saioek barre egiteko, hunkitzeko eta pentsatzeko istorioak proposatu dituzte, herritar guztiei zuzenduak, parte-hartzaile bakoitza irribarre batekin etxera joan dadin, gau entretenigarri bat familiarekin, lagunekin eta auzokideekin igaro ondoren.

 

Korterraza festival de cortos Añana

KORTERRAZA ARABA 2025

Korterraza Arabaren edizio berri hau ekainaren 20etik irailaren 6ra bitartean egiten da.

Arabako 11. edizioan, jaialdiak  41 saio egingo ditu lurralde osoan zehar. Aire zabaleko film laburren saioak lurraldeko uda kulturalaren protagonista nagusietako bat dira, Arabako 40 herritan herritar guztientzat zabalik dagoen doako jarduera.


Urtero herri bakoitzak bere film laburrak hautatzeko aukera izan du, eskuragarri dauden lau film laburren bildumen artean: Super Hautapena, Komedia, Txiki eta Mix.

 

Eguna

Ordua

Herria

Modalitatea

Ekainak 20

22:00

Legutio

Korterraza Komedia

Ekainak 21

22:00

Nanclares

Korterraza Txiki

Ekainak 27

22:00

Okondo

Korterraza Super Hautapena

Ekainak 28

22:00

Ribabellosa

Korterraza Mix

Uztailak 3

22:00

Alegria

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 3

22:00

Ondategi

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 5

22:00

Zurbano

Korterraza Super Selección

Uztailak 5

22:00

Iekora

Korterraza Komedia

Uztailak 11

22:00

Ibarra

Korterraza Mix

Uztailak 11

22:00

Maestu

Korterraza Komedia

Uztailak 11

22:00

Araia

Korterraza Txiki

Uztailak 12

22:00

Ocio

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 12

22:00

Izarra

Korterraza Mix

Uztailak 17

22:00

Villabuena

Korterraza Komedia

Uztailak 17

22:00

Antoñana

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 18

22:00

Zubillaga

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 19

22:00

Berantevilla

Korterraza Mix

Uztailak 19

22:00

Kuartango

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 19

22:00

Uribarri- Ganboa

Korterraza Mix

Uztailak 25

22:00

Labastida

Korterraza Super Hautapena

Uztailak 25

22:00

Llanteno

Korterraza Komedia

Uztailak 26

22:00

Heredia

Korterraza Txiki

Uztailak 26

22:00

Eltziego

Korterraza Komedia

Uztailak 29

22:00

Maestu

Korterraza Txiki

Uztailak 31

22:00

Corro

Korterraza Komedia

Abuztuak 1

22:00

Okina

Korterraza Komedia

Abuztuak 2

22:00

Gesaltza Añana

Korterraza Super Hautapena

Abuztuak 2

22:00

Loza

Korterraza Txiki

Abuztuak 2

22:00

Navarrete

Korterraza Komedia

Abuztuak 9 

22:00

Laudio

Korterraza Mix

Abuztuak 10

22:00

Amurrio

Korterraza Mix

Abuztuak 10

22:00

Baroja

Korterraza Komedia

Abuztuak 13

21:30

Narbaiza

Korterraza Txiki

Abuztuak 15 21:30 Lantziego Korterraza Txiki
Abuztuak 15 21:30 Portilla/Zabalate Korterraza Mix
Abuztuak 17 21:30 Alaitza Korterraza Txiki
Abuztuak 21 21:30 Orbiso Korterraza Mix
Abuztuak 30 21:30 Marieta Larrinzar Korterraza Komedia
Irailak 4 21:00 Artziniega Korterraza Super Hautapena
Irailak 5 21:00 Burgelu Korterraza Super Hautapena
Irailak 6 21:00 Oro Korterraza Super Hautapena
 
Korterraza Araba
 
Korterraza Gasteiz

 

Urtero herri bakoitzak bere film laburrak hautatzeko aukera izan du, eskuragarri dauden lau film laburren bildumen artean: Super Hautapena, Komedia, Txiki eta Mix.

 

 

 

KORTERRAZA ARABA 2024

Korterraza Arabak jaialdiaren 10. edizioa ospatu zuen. Lehiaketak arabarrei hurbildu zien film laburren mundua, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera lurraldeko 40 herritan egindako 41 proiekzioren bidez. 2.400 pertsona inguruk parte hartu zuten saioetan eta tarte entretenigarri eta interesgarria pasa zuten aurten Korterraza Arabarako aukeratutako 20 film laburretan garatutako istorioekin.

Kultura berriz ere oso presente egon zen lurralde osoko kale eta plazetan giro bikaineko saioetan, eta kuadrilla guztiek parte hartu zuten jaialdian.

KORTERRAZA ARABA 2023

Korterraza Arabaren edizio berri hau  ekainaren 24tik irailaren 8ra bitartean izan zen. 2023ko edizioak bere proiekzio errekorra hautsi du eta aire zabaleko filme laburren saioak lurraldeko uda kulturalaren protagonista izan ziren. 3.000 pertsona inguru hurbildu ziren Arabako 42 herrietan herritarrei irekitako doako jarduera batean parte hartzera.

Gainera, irailaren 29an, ostirala  Santa Katalina Lorategi Botanikoan Korterraza Arabako saio berezi bat egin zen programaren uda 50.proyekzioarekin biribiltzeko. 
 

 

 

Informazio gehiago

 

Korterraza Araba jaialdia Kultura Kalean! elkarteak antolatzen du eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren babesa du.

Kultura Kalean! elkarteak, 2010ean kultura kalera hurbiltzeko sortu zenak, uste du garrantzitsua dela kalea gure herrien gune komun eta egituratzaile izaten jarraituko duten ekimenak bultzatzea, eta jendea etxetik atera eta esperientziak partekatzera animatzea.

Korterraza festival de cortos Labastida


Korterrazak herri guztiei eskaintzen die herri bakoitzean, aire zabalean, egin dituen film laburren hautaketa erreproduzitzeko aukera.  Guztiek kalitate bikaina dute, gaiak eta pertsonaiak askotarikoak, interesgarriak dira eta hausnarketa sustatzen dute eta, ia kasu guztietan, ikus-entzule ororentzat dira egokiak. Hautaketan komedia da nagusi -aire libreko formaturako egokiagoa-, baina drama, suspensea, animazioa... ere badaude.
 

Korterraza festival de cortos animación Estavilo

 

Korterraza konpromisoa

Korterraza film laburren jaialdiak gizarte eta ingurumen alderdiak oso kontuan hartzen ditu: iazko esperientzia positiboaren ostean, Korterraza Arabak iraunkortasun plan integral berri bat egingo du Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko eta zero emisioko ekitaldi bihurtzeko.

Urtero, Korterraza Arabak erRESPETAtuz proiektatzen du. Inguruan ditugunentzat gogaikarriak izan daitezkeen portaerei buruz herritarrei gogoeta eginarazten saiatuko diren spot batzuk dira.  Aurreko urteetan, jasangarritasunaren eta birziklapenaren garrantzia, ingurukoekiko errespetua, telefono mugikorra... izan dituzte hizpide.

Aurreko edizioetan bezala, Korterraza Arabak berdintasunaren aldeko hainbat ekimen proposatuko ditu eta presentzia ekitatiboa sustatzeko neurriak bultzatuko ditu.

Nabarmentzekoa da, halaber, jaialdiak Arabako obrekin duen konpromisoa, jaialdian Arabako zinemagileen lanen zabalkundea sustatu nahi baitu, lurraldeko ikus-entzuleek haien film laburrak ezagutu ahal izan ditzaten.

 

Korterraza 2023ko sariak

Korterraza Arabako partehartzaileek lehiaketaren bi sari propioen irabazleak hautatuko dituzte boto bidez: Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria banatuko dituzte.

Gainera, etxeko marka den aldetik, jaialdiak hautaketaren eta ikusle-kopuruaren sariei eutsiko die, parte hartzen duten film labur guztiek ordain ekonomikoa jaso dezaten, txapelketan egoteagatik.

 

Aurreko edizioak: Korterraza Araba 2022


Aurreko udan, Korterraza Arabak 42 proiekzio egin zituen lurraldeko 38 udalerritan, eta 3.000 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte.

2022an saritutakoei dagokienez, Korterraza Araba Saria etxean geratu zen. Bea de Silvaren Tula film arabarrak irabazi zuen sari hau. Komedia hori izan zen ikusleek gehien baloratu zutena. Era berean, Korterraza Araba Txiki Saria ESMA eskola frantseseko Hold up komediarentzat izan zen.