KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra. Izen-ematea: apirilaren 16ra arte - kulturaraba
Curso_taller
Destacado
Otros
Kulturaraba
KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra.

KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra
Taldean abestearen plazerra (berr)deskubritzeko irrikitan? Atzoko eta gaurko kantak arnasa betean abesteko aukera baten zain? Poetak Maiatzean jaialdiarekin elkarlanean antolatutako tailer honetan taldean abesteko potentziala aztertzeko aukera izango duzu, zure aurretiko esperientzia edo maila musikala edozein dela ere. Konponketa originalak eta askotarikoak landuko ditugu, mundu guztiak esperientziaz goza dezan. Ane Ruiz de Gordoaren eskutik, Bartzelonako Escola Superior de Música de Catalunya-n koru zuzendaritzan hezia..
Maiatzak 10, 17, 24 eta 31 | 11:00 – 13:00 | Izen-ematea: apirilaren 16ra arte
Jalgi! Voz Elkarte Kulturala | 2021an jaio zen Gasteizko hiriari eta Arabako Lurralde Historikoari musika bilakatu den hitzaren aukera (amaigabeak) deskubritzeko eta gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Jalgi! Voz Festival eta Jalgi! Txoir Lab proiektu arrakastatsuen sortzaile eta bultzatzailea da elkartea, ahots-musika herritarrengana hurbiltzeko modu berriak bilatzeko etengabeko misioan.
Hunkitu Arte Elkarteak Poetak Maiatzean/Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du 2012tik, Elisa Rueda poetak sortu eta zuzentzen du, poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.
Maiatzak 10, 17, 24 eta 31
IAK | Izaskun Arrue Kulturgunea
Matrikula orokorra: 25€ Matrikula murriztua: 22€