KaldeArte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

Zer da Kaldearte?

Kaldearte Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia da, hiriko espazio publikoak agertoki bizi bihurtzen dituen urteroko kultura-ekitaldia. Magiaz eta energiaz beteriko asteburuan, lehen mailako nazioko eta nazioarteko konpainien topagune dira plazak, kaleak eta parkeak.

Erakustaldia Gasteizko Udalak antolatzen du bere Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Gainera, Open Kale-Euskadiko Kaleko Arteen jaialdien Sareko kide da KaldeArte:

Bi hamarkadako ibilbidea izan du jaialdiak 2026an 20. edizioa ospatu ondoren, eta urtero hogeita hamar konpainia nazional eta nazioarteko baino gehiago biltzen ditu, emanaldiak kalean bertan eskaintzen dituztenak. Bertako eta Euskadiko beste herrialde batzuetako sortzaileak biltzen ditu, Espainiako beste leku batzuetatik eta Frantzia, Italia, Belgika, Erresuma Batua, Alemania edo Argentinatik etorritako artistekin batera.

Kaldearte, 2026

 

KaldeArte Gasteizko plazetara itzuli zen 2026ko ekainaren 12tik 14rabitartean. 20. edizio honetan, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak 32 konpainia bildu zituen, antzerki, zirku, dantza eta musika proposamenak hiriaren erdigunean aurkezteko.

Horrela, KaldeArtek bere 20 urteko ibilbideko ediziorik jendetsuena eta arrakastatsuena ospatu zuen 2026an. Kalitate handiko ikuskizunen hiru egun izan ziren, ikusleen partaidetza oso handia izan da eta ez da aparteko gertakaririk izan. Ikuskizunek gasteiztarrak eta kaleko arteak maite zituzten Euskadiko eta Estatuko hainbat tokitako herritarrak Vitoria-Gasteizera hurbiltzera animatu zituzten.

2026ko argazki galeria Kaldearte 2026 | Flickr

KaldeArteren antolakuntza lanean ari da dagoeneko 2027ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den 21. edizioa berriz ere publikoa ilusionatzeko eta Gasteizko plazak eta kaleak kulturaz eta zuzeneko artez betetzeko.

Fuente: Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz